 | 2020ko urriaren 5ean, astelehena | Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 89.zb |  | Hasi da ikasturtea Jabetze feminista Eskolan! |  |  |  |  |  | HITZALDIA HERRI HANDI (urriak 6): Feminismo del fin del mundo Fernanda Oliveira historialaria da, eta Ameriketako nahiz bertako diaspora afrikarraren historia ikertzen ditu. Atinuké emakume beltzen pentsamenduari buruzko ikasketa-taldea koordinatzen du. ONLINE. Sarrera irekia: vitoria-gasteiz.org/JFE-zuzenean. |  |  |  | DOKUMENTALA (urriak 15): Zauria(k) eromena, gorputza eta feminismoa Proiektuak eromena, ezinegonak eta osasun mentala hizpide ditu, ikuspegi feminista oinarri. Nagore Iturrioz, dokumentaleko protagonistetako bat, eta Maria Unanue, Pikara Magazineko kolaboratzailea, solasean izango ditugu. ONLINE. Sarrera irekia: vitoria-gasteiz.org/JFE-zuzenean. |  |  |  | LANTEGIA (urriak 8): Vidas que cruzan Fronteras 2019an zehar, CEAR-Euskadik ikerketa bat garatu zuen, estatu espainiarraren Hegoaldeko Muga zeharkatzen duten Saharaz hegoaldeko emakumeek jasaten dituzten indarkeriak ikusarazteko helburuaz. ONLINE. Sarrera irekia: vitoria-gasteiz.org/JFE-zuzenean. |  |  |  | LANTEGIA (urriak 14): Ocio y consumo de drogas en las fiestas de Vitoria-Gasteiz Azterlana aurkeztearen gain, Ai Laket! elkarteak zenbait egoera ika-mikatsuri buruzko eztabaida bideratuko du, adibidez, aisialdi eta droga-kontsumo eredua edota jai-eredu feminista baten proposamena. ONLINE. (Izena ematean adierazten diguzuen epostan jasoko duzue sarbiderako informazioa). |  | LANTEGIA: Gorputzak patriarkatuz gabetzea. Desjabetutako plazera eta jakinduria berreskuratzea Gure gorputzaz eta sexualitateaz berriro jabetzea proposatzen da lantegi honetan, gordetzen dituzten plazera eta jakinduria berreskuratuz, hainbat mendetako desjabetzeari aurre egiteko estrategia politiko gisara. Trebatzailea: Nora Ziarsolo Garate, ikertzaile autonomoa. Heteropatriarkatuak emakumeen gorputzetan dituen eraginak aztertzen ditu. ONLINE. |  | RISOTERAPIA TAILERRA: Biorrisa Umoreak besteekin toleranteagoak izaten irakasten digu, eta, aldi berean, geure buruaz eta bizitzaz oro har barre egiteko gaitasuna ematen. Trebatzailea: Elba Ruiz Morales, diziplina anitzeko artista eta ospitaleko pailazoa besteak beste. |  |  |  | LANTEGIA: El AMOOOOR 'Poliamor, anarquía relacional, relaciones abiertas y otras relaciones no convencionales' Zer dira ez-monogamiak? Zer geratzen zaigu, maitasun erromantikoaren mitoak desegiten baditugu? Nola eraikitzen dira harremanak gure maitasun-kulturan? Trebatzailea: Roma de Las Heras Gómez, aktibista feminista, LGTBIQA+ eta sexologoa. ONLINE. |  |
| #FeminismoanItzel. Haurrentzako eta gazteentzako jarduerak |  |  |  | | Gainera... |  |  |  | | Sorginenea |  |  |  | |  |
|  |
|