Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
17 mayo. Día Internacional contra la Lesbo-gay-transfobia
Gaztelanieraz sarbidea

2020ko maiatzaren 14an, osteguna

Maiatzak 17, Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Ez kutsatu LGTBIfobiarekin!

M 17

LGTBI pertsonek aurre egin ohi dieten estigma eta desberdintasuna areagotu egin dira COVID19aren ondoriozko krisiarekin. Horrek areagotu egin du haienganako bazterkeria- eta diskriminazio-arriskua. Maiatzaren 17a dela eta, normatiboak ez diren sexu-orientazioa eta genero-identitatea ikustarazi nahiko genuke. Lan hori gakoa da LGTBI pertsonen diskriminazioei eta erasoei aurre egiteko. Horretarako, haien irudikapenak artean erabiliko ditugu, batez ere.

Maiatzak 17. Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Sexu- eta genero-aniztasunari buruzko hitzaldiak

Aurten programatuta genituen jarduerak bertan behera utzi behar izan ditugu alarma egoeragatik, baina haien ordez sexu- eta genero-aniztasunarekin zerikusia daukaten hitzaldien bilduma hau prestatu dugu, gure hirian egin direnak 2014tik hona.

Gasteizko LGTBI pertsonen errealitateari buruzko diagnostikoa

Gasteizko LGTBI herritarren errealitateei buruzko diagnostikoa ezagutzen al duzu?

Ikuspegi feminista eta intersekzionaletik abiatuta egin da ikerlan hau, eta sexu- nahiz genero-aniztasunaren arloan behar bezalako esku-hartzea egiteko behar den informazioa edukitzeko xedea dauka.

"Sexu-aniztasuna eta genero-identitateaK" mintegia

‘Sexu-aniztasuna eta genero-identitateak berdintasunerako politiketan’ mintegia berreskuratu nahi dugu

Tokiko zein estatuko mailan erreferenteak diren pertsonek eta kolektiboek hartu zuten parte, 2014an burutu zen mintegian. Berdintasunerako politikek sexu-joerarekin eta genero-identitateekin duten harremanari buruz hausnartu zen bertan.

Ikusgune

Sexu-orientazioaren eta genero-identitatearen ondoriozko gorabeherei buruzko txostena (2019ko apirila - 2020ko maiatza)

Ikusgune. Gasteizko LGTBIfobia aukako Behatokiak urteko txostena argitaratu du. Ikusgune behaketa-sistema etengabea da, homofobiaren, lesbofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren aurkakoa. Lumagorri elkarteak kudeatzen du, Udalarekin hitzartuta.

Alarma-egoera

Alerta-egoeran, indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko zerbitzuen egoera

Alarma-egoeran, indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko zerbitzuen egoera

Gogorarazten dizuegu indarkeria matxista jasateko arriskuan dauden pertsonentzako arreta-baliabideak martxan daudela. Indarkeria- edo desanparo-egoeraren baten lekuko izanez gero eskuragarri dauden baliabideak eta zerbitzuak erabilitzeko dei egiten dizuegu.

Eta gainera...

Euskaraen erabilera egokia

Generoa eta euskararen erabilera egokia, irudi inklusiboak eta genero ikuspuntua erabiltzeko gida

Instrukzioa: Generoa eta euskararen erabilera egokia, irudi inklusiboak eta genero ikuspuntua estatistika eta ikerketetan Vitoria-Gasteizko udalean aurkezten dizuegu. Gaztelaniazko bertsioak gaztelaniaren erabilera ez-sexistarako orientatzen du. Gainera, ohiko kontsultetarako gida azkar bat argitaratu dugu.

Sareetan jarraitu!

Twitter

Twitterren: VG_berdintasuna

Facebook

Facebooken ere bagaude: Berdintasuna VG

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org