 | 2020ko urtarrilaren 29an, asteazkena | Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 84.zb |  | Adi elkarteak! |  |  |  | | Jabetze Feminista Eskolako hurrengo jarduerak |  |  |  |  |  | Hitzaldia (otsailak4): 'Nik sinisten dizut': lerro arteko patriarkatua irakurtzen (Euskara) Hizlaria: Samara Velte, ikertzailea, kazetaria eta 'Nik sinisten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua' liburuaren idazlea. Indarkeria normalizatzen eta justifikatzen duten diskurtso, irudi eta sinbologia guztiez ariko gara. |  |  |  | Lantegia (otsailak 11): Kontsumo-greba feministarantz, martxoan eta beti Ekologistak Martxan eta SETEM Hego Haizearen laguntzaz, kontsumoaren inguruan hausnartuko dugu, eta elkarrekin sortuko ditugu banaka eta taldean ekiteko proposamenak. Nola lotu daitezke Bangladesh-eko ehungintza-langileen edo marrubiaren sasoikako langile marokoarren protestak gure egunerokotasunarekin? |  |  |  | Hitzaldia (otsailak 25): La que se sienta segura que levente la mano Hizlaria: Sonia Vivas, emakumea, lesbiana, feminista, katalana eta ezkerrekoa. Polizia bokazioz, eta borondatezko eszedentzian disidentea izateagatik. Indarkeria matxisten emakume biktimek zeharkatu behar izaten duten tratu txar instituzionalaz eta pertsonak babestu ordez jabetza pribatua babesten duen paradigmaz mintzatuko gara besteak beste. |  |  |  | Lantegia: Identitate interzionalak ijito-herrian. 'Romipen' mestizo eta anitz baten ahulduntzea Identitate sinplistak eta kolonizatuak auzitan jarri eta horien aurrean ijito-herrian dauden identitate konplexu eta intersekzionalak jartzeko helburua dauka lantegi honek. Trebatzailea: Qurro Camacho, ijito mestizoa, marikoia, LGTBIQ+ aktibista, erromania eta feminista. |  |
| #FeminismoanItzel. Haurrentzako eta gazteentzako jarduerak |  |  |  |  |  | Kapoeira tailerra. Safoko berinbaoa Gurekin dantzatzera etorri nahi duzu? Kapoeira dantza afrobrasildarra da, askotariko mugimenduak dauzka eta borobilean jarrita aritzen da. Trabatzailea, Sabine Radhe, Foca, da. Lantegia 9 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.
|  |
| Bideo berriak! |  |  |  | | Gainera... |  |  |  | | Sareetan jarraitu! |  |  |  | |  |
|  |
|