 | 2020ko urtarrilaren 8an, asteazkena | Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 83.zb |  | Jabetze Feminista Eskolako hurrengo jarduerak |  |  |  |  |  | Hitzaldia (otsailaren 14an): "Feminismo y envejecimiento" Hitzaldi honetan, emakumeek bizitzan zehar gorpuzten dituzten genero-rolek zahartzaroan izango duten egoerari kalte nola egiten dioten ikusaraziko dugu. Hizlaria: Monica Ramos Toro, doktorea Gizarte Antropologian eta INGESS-Gerontologiako eta Gizarte Zerbitzuetako Prestakuntza Institutuko zuzendaria.
|  |  |  | Lantegia: "Jaiak, genero-harremanak eta feminismoa" (Euskaraz) Lantegi honetan, gure herrietako jaietan dauden elementu diskriminatzaileak identifikatzen eta horiei aurre egiten ikasiko dugu. Emakumeei zuzendua. Trebatzailea: Emagin elkarteak.
|  | Lantegia: "Autodefentsa feminista. (Hastapena, euskaraz)" Emakume izateagatik bizi ditugun indarkeria-bizipenak partekatzeko gunea, elkarri entzuteko eta askotariko beldurrez eta emozioez hitz egiteko toki eta unea. Autoestimu feminista izango dugu oinarri. Trebatzailea: Emagin elkartea. |  |  |  | Lantegia "Feminismoa eta euskal dantzak uztartzen" (Euskaraz) Tradizioaren eta feminismoaren arteko adiskidetza-prozesuan lagundu nahi dugu, eta bidean azalduko diren oztopoak saihestu. Azalpen teorikoak emateaz gain, hitz egin, jolastu eta dantzatu egingo dugu. Lantegi mistoa. Trebatzaileak: feministak, dantza-irakasleak eta Indarra Euskal Kultur Elkarteko kideak diren Karla Agirre eta Amaia Marin. |  |
| #FeminismoanItzel. Haurrentzako eta gazteentzako jarduerak |  |  |  | Lantegia: "3,2,1...¡JUGGER! Ohiko kirolen alternatiba feminista" (Euskaraz) Bi larunbat arratsalde, kirol hau praktikatzen ikasteko. Bertan, sexuak eta generoak ez dute axola ezta kirola normalean egiten duzun ala ez. Jugger-ek toki bat dauka zuretzat. 13 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua. Trabatzailea: Maite Guilarte, Gasteizko Gorgonak Jugger Taldeko kapitaina. |  |  |  | Kapoeira tailerra. Safoko berinbaoa Gurekin dantzatzera etorri nahi duzu? Kapoeira dantza afrobrasildarra da, askotariko mugimenduak dauzka eta borobilean jarrita aritzen da. Trabatzailea, Sabine Radhe, Foca, da. Lantegia 9 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.
|  |
| Bideo berriak! |  |  |  | | Gainera... |  |  |  |  |  | Hirian badabil IKUSGUNE, LGTBI+fobiaren aurkako behatokia Ikusguneren asmoa da homofobiaren, lesbofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren aurkako behaketa sistema iraunkorra izatea. Lumagorri Hat elkarteak kudeatzen du eta bertan datuak biltzen dituzte, salaketa judiziala jartzera animatzen dute, eta beste bide batzuk esploratzen dituzte, salaketa soziala ahaztu gabe.
|  |
| Sareetan jarraitu |  |  |  | |  |
|  |
|