 | 2019ko abenduaren 4an, asteazkena | Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 82.zb |  | Jabetze Feminista Eskolako hurrengo jarduerak |  |  |  |  |  | Abenduaren 10ean, hitzaldia "Maryren madarikazioa: amatasuna eta sorkuntza" (euskeraz) Katixa Agirre idazleak ama izatearen eta aldi berean idaztearen zailtasunen gainean hausnartuko du. Nola definitzen da gaur egun amatasuna? Nola uztartu ditzakegu lan-bizitza eta bizitza pertsonala?
|  | Abenduaren 12an, lantegia "Lurralde-gorputza mapatzen" Lantegi honetan, lurraldeen eta horietan bizi diren gorputzen gainean ezartzen diren indarkerien arteko loturen inguruan hausnartzeko mapaketa kolektiboa egingo dugu. Hegoaldeko feminismoak, kartografia feminista, heziketa herritarra eta ekologia politiko feministaren esperientziak kontuan hartuz. Lantegi mistoa. Trebatzailea: Miriam Garcia Torres
|  |  |  | Ez galdu "Cuando yo quiera y si yo quiero" dokumentala (abenduaren 13an) Frantzian, hiru emakumetik batek abortatzen du noizbait. Dokumentalean, horietako batzuek bere esperientzia kontatuko digute, Frantzian 1975ean abortua onetsi ondoren. Susana Arbizu, zuzendarikidearekin eztabaidatzeko aukera izango dugu eta gure herrrialdearen egoerarekin alderatuko dugu.
|  | Lantegia: Jendaurrean hitz egiteko teknikak (euskaraz) Emakumeei zuzendutako lantegi honetan, gure beldurrak atzeman, aztertu eta haiei aurre egiteko teknikak landuko ditugu, betiere komunikazioan generoak duen eragina kontuan izanik. Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, Berdintasun teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea. |  |  |  | Lantegia "Hitz egin dezagun feminismoez!" Lantegi honetan hemengo eta haragoko mugimendu feministaz, heteropatriarkatuari, neoliberalismoari, arrazismoari eta bestelako zapalketa motari erantzuteko erabiltzen ditugun adierazpideen inguruan hausnartuko dugu. Trebatzailea: Gladys Giraldo Velasquez, aktibista feminista
|  |
| #FeminismoanItzel |  |  |  | | Berdintasunerako Elkargunea |  |  |  |  |  | Abenduaren 17an, bilera monografikoa Udalak indarkeria matxistaren arloan dituen arreta eta jarduera zerbitzu eta baliabideei buruzko hitz egingo dugu. Parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
|  |
| Beldur Barik 2019 |  |  |  | | Gainera... |  |  |  |  |  | Sartu eta ezagutu Sorginenearen! Horien artean liburutegi feministaren inaugurazioa dago abenduaren 11n. Hurbildu proiektua ezagutzera eta animatu haren parte izatera. |  |
|  |
|  |
|