Militante anarkofeminista eta genero-indarkerietan aditua den Laura Macaya-Andresekin, gaur egungo zigor- eta biktimizazio-logikak iraunaraztea prebenitu ahalko duten estrategia feministen inguruan hausnartuko dugu.
Indarkeria matxistek eragindako eraso nahiz diskriminazio egoerak identifikatu eta hauei aurre egiteko estrategia indibidual eta kolektiboak landuko ditugu. Trebatzaileak: Esther López Monge Safo Eskolako kidea.
SETEM Hego Haizea GGKEak sustatu duen ikerketatik abiatuta, indarkeriak nola zeharkatzen gaituen eta kontsumitzeko bestelako moduak nola eraiki ditzakegun aztertuko dugu. Izena eman behar da. Talde mistoa.
Jabetze Feministarako Eskolaren hurrengo jarduerak
Fefa Vila Núñezen eskutik. Zein da gaur egun feminismoaren subjektua? Feminismoak nola jorratu du "subjektuaren krisia" deiturikoa? Eta nola eragin die horrek praktika aktibistei? Izen ematea azaroaren 8 arte. (lrudia: elsaltodiario.com)
Kultura-aniztasuna gizartearen eta eskolaren zati da. Lantegiak, eskolan sortzen diren egoera batzuen aurrean nola funtzionatzen dugun hausnartu eta zalantzak eta gatazkak nola kudeatu du helburu. Trebatzailea: Amelia Barquín.
SETEM Hego Haizeak antolatua "Indarkeria matxistarik gabeko kontsumo baten alde" kanpaina barruan. Bertan, gehien ikusten diren eta normatiboak diren telesailek genero estereotipoak erreproduzitzen ote dituzten hausnartuko dugu.
Sarean emakumeek eta arauz kanpoko genero-identitateek jasaten duten indarkeria aztertuko dugu eta baita horri aurre egiteko estrategia batzuk partekatuko ditugu ere. SETEM Hego Haizeak antolatzen du. Izena eman behar da.
"Krisia geratzeko etorri da, sistemak berez jartzen du arriskuan bizitza" eta "Ez dizkigute konponketa partzialak balio; behar duguna dena aldatzea da, sistema hankaz gora jartzea" aldarrikatu zuen Amaia Pérez Orozcok (ColectivaXXK -ko kidea).