Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Siluetas
Gaztelanieraz sarbidea

2019ko urriaren 2an, asteazkena

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 80.zb

Jabetze Eskolako hurrengo jarduerak

Amaia Pérez Orozco

HITZALDIA (urriak 8): "Economía feminista: ¿veinte años no es nada?"

Ekonomian doktorea den Amaia Pérez Orozcorekin sistemaren aurkako ahalmen kritikoa berreskuratzeko, birpentsatu eta eztabaidatuko dugu. Sarrera doan lekua bete arte.

Fátima- pelikularen kartela

ZINEFORUMA (Urriak 17): "Fátima"

Herrialde ezezagun batean bakarrik dagoen ama batek –bertako hizkuntza jakin gabe– alabak aurrera ateratzeko egiten duen borroka kontatzen du. Florida aretoetan.

Documental

DOKUMENTALA (Urriak 24): "Vidas, cuerpos y deseos en Guatemala"

Genero-identitateari buruzko legea aldarrikatzeko prozesua, mugimendu anitzen antolakundeen borroka eta emakume transen bizipenak eta sentipenak jorratuko dira. Sandra Morán Reyes eta Stacy Velásques-en presentzia izango dugu.

Gladys Giraldo

IKASTAROA: Gaztelania generoko eta kulturarteko ikuspegiarekin irakasteko hurbilketa

Formakuntza teoriko eta praktikoa. Tipi-tapa Sareko kideei zuzenduta. Interesa duten guztiei zabalik, lekuen arabera. Trebatzailea: Gladys Giraldo.

LANTEGIA (urriak 18 eta 19): Zoramenaren eraikuntza historiko eta kulturala. Aldarrika dezagun aniztasun mentala

Ikuspegi feministatik abiatuta hausnartuko dugu osasun mentalari buruz. Generoaren arabera aztertuko dugu gaur egungo nahasmendu mentalen prebalentzia. Trebatzaileak: Itziar Aldekoa. Lantegia mistoa da.

autodefentsa feminista

IKASTAROA: Autodefentsa feminista (Talde egonkorra, euskeraz)

Heteropatriarkatuak emakumeongan eragiten dituen indarkeriak identifikatuko ditugu, eta horiei aurre egiteko estrategietan eta jarreretan sakonduko dugu, autoestimu feminista hartuta ardatz. Aurretik autodefentsa feministako lantegi bat egin duten emakumeei zuzendua. Trebatzailea: Rebeka Maestro.

LANTEGIA: Amen artean

Egoera eta jatorri guztietako emakumeentzat, ama izan ala ez, amatasunaz epairik gabe hausnartzeko eta eztabaidatzeko gunea izango da. Amatasuna nola aldatzen gaitu? Eta ama ez izateko erabakiaz, zer?

Beldur Barik 2019

Beldur Barik 2019

Beldur barik Jarrera 2019ko tokiko lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago

12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta euskarri digitalezko lanen bitartez desberdinkeria egoerak eta indarkeria matxistari aurre egiteko Beldur Barik jarrera erakutsiko dira. Aurkezteko epea azaroaren 5era arte. Oinarriak: https://v-g.eus/2lTEXEm

Eguneratua!

Banner Berdintasunaren aldeko baliabedeen gida

BERDINTASUNAREN ALDEKO BALIABIDEEN GIDA argitaratu dugu

Gizarte bidezkoago eta berdintsuagoa lortzeko lan eginten dugun guztioi laguntzea du helburu. Bertan zenbait elkarte, gizarte-eragile eta administraziok eskaintzen dituzte jarduerak, zerbitzuak eta baliabideen informazioa aurkituko duzu.

Emakumeen etxea

Sorginenea - Tu casa feminista

"Sorginenea- Tu casa feminista" gauzatu dugu

Proiektu handi baten parte izan nahi duzu? Egin zaitez bazkide! Edozein emakume izan daiteke Sorgineneako bazkide, inprimakia bete baino ez duzu behar. Eskuragarri duzu Etxeko bulegoan eta bertan entregatu behar da.

Berdintasunerako Elkargunea

Elkargune

Urriaren 22an egingo den berdintasunerako elkargunean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu

Adi! ALDABE gizarte etxean izango da.Sartu eta ezagutu deialdia eta gai-zerrenda. Sorginenea Gasteizko Emakumeen Etxe Elkarteak bere proiektua aurkeztuko du.

Beste jarduera batzuk

Iria G. Parente, Slene M. Pascual eta David Lozano

MAHAI-INGURUA (urriak 6): "La diversidad en la literatura juvenil: la lectura como arma contra la lgtbifobia"

Tradizionalki ez ikusiak izan diren kolektiboak irudikatzeko balio al dute liburuek? David Lozano, Iria G. Parente eta Selene M. Pascual horren inguruan arituko dira. Sarrera librea, lekuak bete arte.

LGTBI errealitate anitzak

KULTUR IKASTAROA: Ibilaldia heteronormatibitatearen ertzetan

LGTB errealitate anitzen ikerketa, historian zehar eta hainbat kulturatan. Irakaslea: Sejo Carrascosa. Izen-ematea: https://v-g.eus/2mvq23s

Martxoak 3, memoria historikoa eraikiz emakumeengandik

KULTUR IKASTAROA: Martxoaren 3ko gertaerei buruzko ikastaroa memoria historiko feminista lantzeko

Memoria ofizialak emakumeen oroitzapenak baztertu egiten ditu, eta ezinbestekoa da horien narratiba propioak lantzea. Irakasleak: Zuriñe Rodriguez eta Itziar Mujika. Izen-ematea: https://v-g.eus/2np7H8L

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org