Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Escuela de Empoderamiento Feminista
Gaztelanieraz sarbidea

2019ko irailaren 2an, astelehena

Jabetze Feministarako Eskola

Ikasturtea hastera doa!

Boxeadorea

Programazio liburuxka (2019ko irailatik 2020ko maiatzera)

Irailean ekingo dio berriz jarduerari Jabetze Feministarako Eskolak, arreta desberdintasun-iturri guztiei egingo dielarik. Bederatzigarren edizioko egitarauan, ohiko hitzaldien eskaintzaz gain, zenbait berrikuntza dauden; horien artean nabarmentzekoak dira Florida zinemetako zine-forum ziklo berreskuratua eta antzerkiaren eta dokumentalen aldeko apustua. Ikasturtearen inaugurazioa irailaren 18an (asteazkena) izango da, 19:00etan, Pamela Palencianoren "No sólo duelen los golpes" monologoaren eskutik.

Feminismo Mola

#FeminismoanItzel

Aurten ere eskolak eskeintzen ditu jarduera berriak 10 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduak.

Informazioa eta izen-emateak

Irailaren 5etik, interesatzen zaizkizuen ikastaroetan eta lantegietan izena eman dezakezue: 010 telefonoan, Gizarte-etxeetan eta kirol-instalazioetan eta zuzenean Eskolako web orrian; www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista

Adi egon gure sare sozialei!

Twitter

Twitterren: VG_berdintasuna

Facebook

Facebooken ere bagaude: Berdintasuna VG

Berdintasunerako buletinaren harpidetzak kudeatzea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org