 | 2019ko maiatzaren 10ean, ostirala | Maiatzak 17, Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, 76. zk. |  | M17 |  |  |  | Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna Maiatzaren 17a dela eta, sexu- eta genero-aniztasuna ikustarazi nahiko genuke. Lan hori gakoa da LGTBI pertsonen diskriminazioei eta erasoei aurre egiteko. Antolatu ditugun jardueretan parte hartzera animatzen zaituztegu. |  |  |  | Hitzaldia (maiatzaren 14an): 'Adingabe transak' kategoria konplexua Miquel Missérekin, soziologo eta trans aktibistarekin, arau sozialetik kanpoko genero-adierazpenen inguruan bizirik dauden eztabaidei helduko diegu, begirada kritiko eta irekiarekin, adingabeak erdigunera ekarriz. |  |  |  | Lantegia (maiatzaren 16 eta 17an): Gurasotasun ez-heterosexualak; auzi nagusiak eta erronkak. Gracia Trujilloren eskutik. Lantegi misto honetan gai nagusiak ikusiko ditugu; hala nola, lagundutako ugalketako tekniketara (ez) jotzea, lege-aldaketek seme-alabatasunean izan duten eragina edo biologia ahaidetasuna ezartzeko funtsezko lokarritzat jotzearen gorabeherak. |  |  |  | Aurkezpena eta eztabaida: EnFemme dokumentala (maiatzaren 22an) EnFemme, Bartzelonako "crossdressing" klubaren bizitzan barreiatzen da. Klubbean, aurreiritzirik gabeko gune askea eskaintzen zaie trantsizioan dauden, genero-etiketei ihes egiten dieten eta femenino janzten diren pertsonei. Aurkezlea Alba Barbé i serra, zuzendaria, izango da. |  |  |  | Antzerkia: Inundación (ekainaren 1ean) Magda De Santo, antzerkigile argentinarra lesbofeminista den antzezlan honen zuzendaria da. Bertan gaur egungo gaiak jorratzen dira: pospornoa, polimaitasuna, abortoa, lesbianen arteko aliantzak eta liskarrak, bi, cis, trans eta gai gehiago agetzen dira krisian dagoen bikote batean. Produkzioa: Histeria Kolektiboa.
|  |
| Gainera... |  |  |  | |  |
|  |
|