 | 2019ko maiatzaren 2an, osteguna | Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 75.zb |  | Jabetze Eskolako hurrengo jarduerak |  |  |  |  |  | Hitzaldia (maiatzaren 14an): 'Adingabe transak' kategoria konplexua Miquel Missérekin, soziologo eta trans aktibistarekin, arau sozialetik kanpoko genero-adierazpenen inguruan bizirik dauden eztabaidei helduko diegu, begirada kritiko eta irekiarekin, adingabeak erdigunera ekarriz. |  |  |  | LANTEGIA (maiatzak 7-28): Feminismoa: bizitza eraldatzeko istorio inspiratzailea Teoria nagusiak, egitate historikoak eta borroka feminista batzuek gaur arte egin duten bilakaera jorratuko ditugu. Trebatzailea: Gladys Giraldo, aktibista feminista eta Arabako Emakumeen Asanbladako kidea. Bideo argitzailea: https://v-g.eus/2ITn4iP
|  |  |  | Lantegia (maiatzaren 10ean eta 11an): Euskal kantak Ikastaro honetan betaurreko moreekin gure abestiak aztertu eta bertso berriak sortuko ditugu. TREBATZAILEAK: - Aitziber Pérez de Cárcamo, kazetaria eta Hala Bediko 'O no será, edo ez da izango' irratsaio feministako kidea eta Andere Arriolabengoa, bertsolaria eta ekintzaile feminista. Izen ematea: https://v-g.eus/2vzktSs |  |  |  | Lantegia (maiatzaren 16 eta 17an): Gurasotasun ez-heterosexualak; auzi nagusiak eta erronkak. Gracia Trujilloren eskutik. Lantegi misto honetan gai nagusiak ikusiko ditugu; hala nola, lagundutako ugalketako tekniketara (ez) jotzea, lege-aldaketek seme-alabatasunean izan duten eragina edo biologia ahaidetasuna ezartzeko funtsezko lokarritzat jotzearen gorabeherak. |  |
| Gainera... |  |  |  | | Bideo berria! |  |  |  | | Jarrai gaitzazu |  |  |  | |  |
|  |
|