 | 2019ko martxoaren 28an, osteguna | Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 74.zb |  | Jabetze Eskolako hurrengo jarduerak |  |  |  |  |  | LANTEGIA (apirilak 4): Benzodiazepinak Lantegi honetan, benzodiazepinak zer diren, efektuak, prebentzio-neurriak eta beste substantzia batzuekin nahasteak dakartzan ondorioak aztertuko ditugu. Trebatzaileak: Ai Laket!! elkartea. Sarrera doan lekua bete arte.
|  |  |  | LANTEGIA (apirilak 5 eta 6): Zientzia bazterretatik Bizipenetatik abiatuta eta parte hartuz, zientzian emakumeen eta gizonen artean dauden desberdinkeriek zer ezkutatzen duten aztertuko dugu, eta bizitzak erdigunean jarri nahi dituzten proposamen feministak aurkeztuko ditugu. Trebatzaileak: Vane Calero eta Teresa Sancho, Sorkin Jakintzen Iraultegiko kideak.
|  |  |  | BAKARRIZKETAK, BERTSOK ETA ANTZERKIA (apirilak 9): Erradikalak gara Antzezpena bi emakumeek egingo dute; Ane Labaka, bertsolaria eta Beatriz Egizabal, aktorea, maletak kontraesanez beteta ekarriko dute, bertso- eta bakarrizketa-formatuan. Bertsolari eta aktibista feminista den Andere Arriolabengoak aurkeztuko du. (Euskaraz). |  |  |  | LANTEGIA (apirilak 12): Emakumeek Arabako kontzejuetan duten parte-hartzea. Kontzejuek komunitateari dagokionaren gaineko erabakiak hartzeko eta erabaki horiek kudeatzeko tresnak dira. Emakumeen eta gizonen kopuruan oreka duten tokietan bakarrik jar daiteke praktikan zuzeneko demokrazian aritzeko benetako ahala. Lantegi honetan Mentxu Ramilok gai honen inguruan egin duen ikerketa azalduko du. Sarrera doan lekua bete arte.
|  |  |  | LANTEGIA (apirilak 12 eta 13): Sexu-indarkeria unibertsitateetan Lantegi honetan sexu-indarkeriari aurre nola egin pentsatzeko aukera izango dugu; prebentzio, laguntza eta eraldaketatik abiatuta. Trabatzaileak: Ainhoa Narbaiza, militante feminista eta soziologoa eta Jokin Azpiazu, soziologoa eta UPV/EHUko irakaslea, biak Josemi Zumalabe fundazioko kideak. Euskeraz.
|  |  |  | LANTEGIA (maiatzak 7-28): Feminismoa: bizitza eraldatzeko istorio inspiratzailea Teoria nagusiak, egitate historikoak eta borroka feminista batzuek gaur arte egin duten bilakaera jorratuko ditugu. Trebatzailea: Gladys Giraldo, aktibista feminista eta Arabako Emakumeen Asanbladako kidea.
|  |
| Gainera... |  |  |  | | Bideo berriak! |  |  |  |  |  | HItzaldia: "A decolonizar el feminismo" #JabeEskolaVG-ko otsaileko hitzaldia. Hizlaria Ana Marcela Montanaro da, legelaria, feminista eta gizarte-aktibista costarricarra, "Una mirada al feminismo decolonial en América Latina" liburuaren egilea. |  |
| Jarrai gaitzazu |  |  |  | |  |
|  |
|