Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Escuela Empoderamiento Feminista - Boletín
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko azaroaren 6an, asteartea

A25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna

2018ko Beldur Barik

BB lehiaketa

Beldur Barik lehiaketara lanak aurkezteko epea azaroaren 9an bukatuko da

12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta ikus-entzunezko formatuko lanen bitartez desberdintasun egoerak eta indarkeria matxistari aurre egiteko Beldur Barik jarrera erakutsiko dira. Sartu eta oinarriak ezagutu.

Beldur Barik

12-17 urte bitarteko neskentzako autodefentsa feminista tailerrak

Indarkeria matxistek eragindako eraso nahiz diskriminazio egoerak identifikatu eta hauei aurre egiteko estrategia indibidual eta kolektiboak landuko ditugu. Mugak jartzen ikasiko dugu. Emakumeon arteko elkartasunean oinarritutako espazio seguru bat sortuko dugu. Trebatzaileak: Emagin Elkartea.

Beldur Barik

Eman izena 18-26 urte bitarteko emakumeei zuzendutako autodefentsa feminista tailerrean!

Abenduaren 21 eta 22an Etxanobe jauregian.

2018ko beldur barik lehiaketa

Eta ez galdu Beldur Barik Topaketa!

Azaroaren 24an ospatuko dugu Gasteizko El Pilar Gizarte Etxea eta Europa Jauregian. Bertan sari banaketa, emanaldiak, tailerrak, luntxa, kale-ekintzak,... eta are gehiago. Irabazleei jakinaraziko zaie eta www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna web orrian emango dira argitara.

Jabetze Feministarako Eskolaren hurrengo jarduerak

Lantegia: Gaixotasun mentala duten emakumeen aurkako indarkeria (azaroaren 9an)

Fedeafesek, Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Euskadiko Federazioak, sakon azalduko ditu emakume horiek jasaten duten indarkeria aztertzen duten ikerketen emaitzak. Lantegia mistoa da eta izena eman behar da.

Swing Queer Party

Swing Queer festa (azaroaren 10ean)

Lantegi honetan swinga dantzatzeko oinarrizko pausoak ikasiko ditugu eta gero Tereshkova Swingen kontzertuarekin praktikatuko dugu. Elkartu nahi duen ororentzat zabalik egongo da festa, lantegian parte hartu ez badu ere.

Nerea Barloja

Hitzaldia (azaroaren 13an): Boterearen mikrofisika sexista

Nerea Barjolarekin, doktorea Generoa eta Feminismoetan (EHU) eta 'Microfísica sexista del poder' liburuaren egilea. Moderatzailea: Aitziber Pérez de Karkamo, Hala Bedi irratiko 'O no será' irratsaio feministako kazetari eta kolaboratzailea.

Beldur Barik

Lantegia: Autodefentsa feminista (talde egonkorra, euskaraz)

Eman izena! zazpi plaza geratzen dira. Aurretik autodefentsa feministako lantegi bat egin duten emakumeentzat. Lasai hitz egiteko, bizipenak partekatzeko eta taldeko indarra eratzeko gune aske eta segurua sortzea da talde egonkor honen xedea. Trebatzailea: Emagin Elkartea.

Lantegia: Feminismo eta euskalgintza (azaroaren 23an)

Lantegi hau mistoa da eta euskaraz. Zer daukate komunean mugimendu feministak eta euskararen defentsak? Zer ikas dezakete elkarrengandik, eta nola indartu dezakete elkar? Trebatzaileak: Idurre Eskisabel, kazetaria, antropologoa eta EHUko irakaslea, eta Lorea Agirre, kazetaria, antropologoa eta Jakin aldizkariko zuzendaria.

Indarkeria kontsumitzen dugu?

Lantegia: Indarkeria kontsumitzen dugu? (azaroaren 28an)

Lantegi hau mistoa da eta sarrera doan. 'Emakumeak fabrikatzen' dokumentala aurkeztuko da. SETEM Hego Haizea GGKEak sustatu duen ikerketan dago oinarrituta dokumentala. Bertan, kontsumoaren bidez egiten da ikusgarri kapitalismoaren eta indarkeria matxisten arteko lotura.

Munduko emakumeak

Lantegia: Mundu islamiarreko emakumeen mugimenduak eta feminismoak (azaroaren 30ean)

Emakume musulmanei zuzendua. Trebatzaileak: Maya Amrane, kultura-aniztasunaren kudeaketan aditua eta Babel Munduko Emakumeak elkarteko kidea.

#FeminismoanItzel. Haurrentzako eta gazteentzako jarduerak

Eta bestelako ipuina kontatuko bagenie neskatoei?

10 eta 16 urte bitarteko haurrak eta gazteak urbil dituzue? #FeminismoanItzel hedatzen lagunduko diguzue? Lehen aldia da publiko horretarako jarduerak antolatzen ditugula eta bultzadatxo bat behar dugu!

Gainera

Benditas

Ez galdu 'Benditas' mikroantzerkia

Azaroaren 8an Hegoalde gizarte etxean eta 16an Ariznabarran. "Eman amaiera indarkeria matxistari!" programazio barruan. Sartu eta azagutu.

Komikia

"Zure esku ere badago" serieko komiki digital berriak

Gazteria Zerbitzuak, Berdintasun Zerbitzuaren laguntzarekin martxan jarritako Kanpaina honekin gazteen arteko sexualitate osasuntsu, begirunetsu eta berdintasunezko bizipena bultzatzen da.

Intereseko informazio gehiago

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org