2018ko irailaren 28an, ostirala |
Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 70.zb |
 |
2018/2019 Jabetze Feministarako Eskolaren irekiera |
 |
 |
 |
|
Eskolako hurrengo jarduerak |
 |
 |
 |
Lantegia: Amen artean Egoera eta jatorri guztietako emakumeentzat, ama izan ala ez, amatasunaz epairik gabe hausnartzeko eta eztabaidatzeko gunea izango da. Amatasunak nola aldatzen gaitu? Eta ama ez izateko erabakiaz, zer? Trebatzailea: Cira Crespo Cabillo.
|  |  |  | Lantegia: Autodefentsa feminista (hastapena, euskeraz), urriaren 26 eta 27an Elkarri entzuteko eta askotariko beldurrez eta emozioez hitz egiteko toki eta gunea izango da. Indarkeria-egoerak eta erasotzeko moduak identifatzen ikasiko dugu, haiei aurre egiteko estrategiak garatzeko xedez. Emagin elkartearen eskutik.
|  |  |  | Lantegia: Geure burua zainduz zaintzea (urriaren 27an) Lantegi honetan, emakume zaintzailearen genero-rol tradizionalari buruzko, norberarentzako denbora edukitzeko eskubideari buruzko eta berdintasunezko familia-negoziazio begirunetsuei buruzko hausnarketa sustatu nahi da. Era berean, autozaintzarako tresnak eskainiko dira. Trebatzailea: Kontxi López Soria.
|  | Lantegia: Gaixotasun mentala duten emakumeen aurkako indarkeria (azaroaren 9an) Fedeafesek, Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Euskadiko Federazioak, sakon azalduko ditu emakume horiek jasaten duten indarkeria aztertzen duten ikerketen emaitzak. Koordinatzaileak: Mª José Cano Mesías eta Mª Isabel García Peña, Fedeafeseko kideak |  |  |  | Lantegia: Autodefentsa feminista (talde egonkorra, euskeraz) Aurretik autodefentsa feministako lantegi bat egin duten emakumeentzat. Lasai hitz egiteko, bizipenak partekatzeko eta taldeko indarra eratzeko gune aske eta segurua sortzea da talde egonkor honen xedea. Trebatzailea: Emagin Elkartea. |  |
|
Beldur Barik 2018 |
 |
 |
 |
 |  | BB 2018 lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu da 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta ikus-entzunezko formatuko lanen bitartez desberdintasun egoerak eta indarkeria matxistari aurre egiteko Beldur Barik jarrera erakutsiko dira. Sartu eta oinarriak ezagutu. Aurkezteko epea azaroaren 9ra arte. |  |
|
Adi egon gure sare sozialei! |
 |
 |
 |
|
 |