 | 2018ko uztailaren 23an, astelehena | Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 68.zb |  | Andre Maria Zuriaren jaietan indarkeria matxista prebenitzeko eta hari aurre egiteko kanpaina |  |  |  |  |  | Pregoi kirolzale eta feminista batek egingo du aurtengo Andre Mari Zuriaren jaietarako deia Zortzi emakume, sei kirolari, entrenatzaile bat eta kirol kazetari bat, abuztuaren 2ko pregoia egimngo dute. Bertan kirol emakumeek protagonista izateko eta bere lana kontutan izateko egin behar duten ahalegina azalaratuko dute.
|  |  |  | Andre Maria Zuriaren jaietan Gasteiz morez margotzeko gonbit egin du alkateak, indarkeria matxistarik gabeko jaiak aldarrikatzeko Suziaren jaurtiketara eta Zeledonen jaitsierara kolore moreko jantzi edo osagarriren bat eramatera gonbidatu ditu Gorka Urtaranek herritarrak, plaza gasteiztar orok berdintasunarekin duen konpromisoaz bete dadin. |  |  |  | Indarkeria matxista prebenitzeko eta hari aurre egiteko Informazio-gunea Abuztuaren 4tik 9ra arte, indarkeria matxista prebenitzeko eta hari aurre egiteko Beldur Barik informazio gune bat jarriko da, Posta kaleko bidegurutzean (postetxe ondoan). Bertan eraso matxista baten aurrean baliabideen inguruko informazioa eta aholkularitza emango da, hala nola indarkeria matxistaren prebentziorako informazioa eta difusiorako materialak. Ordutegia: 17:00etatik 23:00etara.
|  | Gainera sensibilizazio eta prebentzio ibiltaria egingo da Hezitzaile bikote batek esku hartuko du, gaueko jai-guneetan, gazteen interesak eta beharrak identifikatzeko eta indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideen gaineko informazioa eskaintzeko.
|  |  |  | Indarkeria matxistaren aurrean jendaurrean erantzuteko udal protokoloa Vitoria-Gasteizko Udalak indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa berritu du, non salaketa publikoa egiteaz aparte biztanleriari arreta eta jarduketaren inguruan kontu emateko prozedura gehitu duen. Jai eremuetan erasoak handitzen direnez Andre Maria Zuriaren festetarako udalak prozedura berezi bat aurreikusi du.
|  |  |  | Hainbat material egin dugu hadatzeko Besteen artean, kartelak txosnetan eta tabernetan jartzeko, eraso matxista zer den eta horren aurrean nola jokatu behar den jakinarazteko; flyerrak dauden bailabideak ezagutarazteko, Beldur Barikeko gidak, txapak, etab. informazio gunean banatuko direnak. Elkarteak zareten heinean materialen bat nahi izatekotan Berdintasun Zerbitzuarekin kontaktatu.
|  |
| Eta gainera...hauek dira kasturte honetako #JabeEskolaVG-ko azken bideoak |  |  |  |  |  | Solasaldia: Feminismotik literaturaren plazara sartu ginenekoa Hizlariak dira: Danele Sarriugarte, idazlea, itzultzailea eta hainbat komunikabidetan kolaboratzailea; Amaia Álvarez Uria, feminista, literatur kritikaria eta EHUko irakaslea; eta Gema Lasarte, Literatura Zientzietan doktorea eta Literaturaren Didaktikako irakaslea EHUn. |  |  |  | Hitzaldia: Feminismo periferikoak: feminismo beltzak eta feminismo anitzak mundu islamiarrean Hizlariak dira Maya Amrane, aniztasun kulturalaren kudeaketan aditua eta Munduko Emakumeak elkarteko kidea eta Jeanne Rolande Dacougna Minkette, ekintzailea, ikerlaria eta Donostiako Garaipen emakume-elkarteko kidea. |  |  |  | Hitzaldia: Genero nortasunak, sexu aniztasuna; teoria feministentzako erronkak Hizlaria da Cristina Garaizabal, ekintzaile feminista eta formakuntza psikoanalitikoa duen psikologo klinikoa. Sexu- eta genero -aniztasunarekin zerikusia duten problematiketan aditua. |  |  |  | Mahai-ingurua maitzaren 17an, Lesbo-gay-transfobiaren aurkako eguna Encina Villanuevak, arte eta feminismoetan adituak eta Mikel Arranzek, arte ikasleak, artean sexu- eta genero-aniztasuneko irudikapenei buruzko mahai-inguruan parte hartu dute. Bukatzeko, Viruta FTMren kontzertua. |  |  |  | #FastPower: Laburpena "Generoa, aniztasun funtzionala, zapalkuntza hirukoitza eta norberaren gorputzaren kontzientzia" Sara Hernández Sesma, Ezgaitasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioako (COCEMFE) Berdintasun teknikariaren eskutik. |  |  |  | #FastPower: Laburpena "Piztu zaitez, burujabetzerako elektrizitatea lantegia" Paz Carbajosa Dalmau, soinu eta argi teknikaria eta ekintzaile feministaren eskutik. |  |  |  | Ikasturtearen agurra: Hitzaldia eta kontzertuz Christina Rosenvingerekin |  |
| Intereseko informazio gehiago |  |  |  | |  |
|  |
|