Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
17 M - Día Internacional contra la Lesbo-Gay-Transfobia
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko maiatzaren 7an, astelehena

Maiatzak 17, Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, 67. zk.

Nabarmentzekoa

Maiatzak 17. Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Maiatzak 17, Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, 67. zk.

Aurten, Maiatzaren 17a dela eta, sexu- eta genero-aniztasuna ikustarazi nahiko genuke. Lan hori gakoa da LGTBI pertsonen diskriminazioei eta erasoei aurre egiteko. Horretarako, haien irudikapenak artean erabiliko ditugu, batez ere. Maiatzaren 18an izango den ekitaldian Desirak Plazara.Vitoria-Gasteizen LGTBI pertsonen errealitateei buruzko diagnostikoaren aleak banatuko ditugu.

2017-2018ko Eskolaren amaiera

Christina Rosenvinge

Christina Rosenvingeren kontzertua (2017-2018ko Eskolaren amaiera )

Ikasturte honi agur esango diogu ospakizun eta jai batekin! Christina Rosenvingek lagunduko digu eta hitzaldia eta kontzertua emango du. (Maiatzak 24, 18:30, Goiuri Jauregia)

Bideo berriak

Helena Maleno

"Hegoaldeko mugetako emakumeen istorio ikusezina" hitzaldiaren bideoa ikusgai.

Pasa den otsailaren 13an izan zen. Hizlaria Helena Maleno da, migrazioetan eta gizakien salesrosketan ikerlari aditua. Caminando fronteras kolektiboko ekintzailea.

Paula Ezkerra. Hitzaldia: Ez dut gidoia jarraitzen

Hitzaldia: Ez dut gidoia jarraitzen

Hizlariak dira Karol Guerrero, dokumentaleko pertsonaia nagusia, eta Paula Ezkerra, feminista, sexu langilea eta Putas y Alianzaseko ordezkaria.

“Emeek emana” erakusketaren inaugurazioa

"Emeek emana" erakusketaren inaugurazioa

Yolanda Gonzalezek Gasteizen 1976ko martxoaren 3an emandako zoritxarreko gertaeren inguruko lekukotasuna emango du. Mauro Sarabia argazkilariaren erakusketak, Intxorta 1937 Kultur Elkarteak bultzatutakoa, emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko lana suposatzen du.

Julia Monge Sarabia eta Zuriñe Rodriguez Lara

Hitzaldia: "Emakumeen eskarmentu historikoa berreskuratuz"

Hizlariak dira Julia Monge Sarabia, feminista eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kidea, eta Zuriñe Rodríguez Lara, feminista eta Sudergintza Institutuko kidea.

Gainera...

Zurrumurruen aurkako agenteen sare berria Salburuan

Zure auzoaren bizikidetza hobetzeko zer edo zer egin nahi duzu? Asteartean, maiatzaren 8an, 18:00etan Salburua Gizarte Etxean, Erabilera anitzeko Aretoan geldituko gara! Interesik baduzu, zurrumurruen aurkako eragileen sareen lana eta bertan nola parte-hartu azalduko dizugu. Informazio gehiago eta izen-ematea: antirumores@vitoria-gasteiz.org

Inkesta anonimoa, Berdintasunerako Zerbitzuaren komunikazio digitalari buruzkoa

#HARAIVplanaVG, anima zaitez parte hartzera, zure iritzia garrantzitsua da! Eman zure iritzia gure komunikazio birtualari buruz ;)

Jarrai gaitzazu

Twitter: VG_berdintasuna

Facebook: Berdintasuna.Igualdad

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org