Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
IV Plan de Igualdad
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko apirilaren 5ean, osteguna

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 66 zk.

Nabarmentzekoa

Hara!

HARA! Genero-Berdintasunerako IV Plana hemen da

Pasa den martxoko Osoko Bilkurak onartu zuen eta 2018-2021 urteetan zehar gauzatuko da.

Jabekuntzarako Eskolako hurrengo jarduerak

Kattalin Miner eta Danele Sarriugarte

Hitzaldia (apirilaren 10ean): Feminismotik literaturaren plazara sartu ginenekoa

Danele Sarriugarte eta Kattalin Miner egungo literaturan dauden joerez mintzatuko dira. Sarriugarte itzultzailea, ekintzaile feminista eta hainbat komunikabidetan kolaboratzailea da; Miner, kazetaria eta militante feminista. Euzkaraz.

Gracia Trujillo

Lantegia (apirilaren 20an eta 21ean): Lesbianismo politikotik borroka transfeminista intersekzionalera.

Lantegi honetan genealogia feminista, lesbiano, queer eta transfeministetan zehar ibilbide bat egingo dugu, oinarrizko testu batzuk hizpide hartuta (besteak beste, hauen testuak landuko ditugu: Gretel Amman, Monique Wittig,Adrianne Rich, Audre Lorde, Paul Preciado, Judith Butler edo Sylvia Riverarenak). Gracia Trujillo, Soziologian doktorea eta Gaztela-Mantxako Unibertsitatean irakaslea.

Gladys Giraldo

Ikastaroa (hasiera: apirilaren 23an): Feminismoa mugetan

Banalerroan bertan, hots, bazterrean, eztabaida kokatzen duten autore feministen testuen inguruan sakondu, hausnartu eta eztabaidatuko dugu, hala nola, Gloria Anzalduaren testuetan (Borderlands/La Frontera, The new mestiza, 1987). Nahitaezkoa da aurretik bidalitako testuak irakurrita eramatea. TREBATZAILEA: Gladys Giraldo Velásquez, ekintzaile feminista eta Arabako Emakumeen Asanbladako kidea.

Bring the sun home

Berdinzinema zineforuma (apirilaren 26an): Bring the sun home

Dokumentalak kontatzen du mundu osoko emakumeek Indiara egindako bidaiaren esperientziak nola aldatu zuen haien bizitza. Jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.

Aitziber Pérez de Cárcamo eta Andere Arriolabengoa

Lantegia (maiatzaren 11an eta 12an): Euskal kantak

Ikastaro honetan betaurreko moreekin gure abestiak aztertu eta bertso berriak sortuko ditugu. TREBATZAILEAK: - Aitziber Pérez de Cárcamo, kazetaria eta Hala Bediko 'O no será, edo ez da izango' irratsaio feministako kidea eta Andere Arriolabengoa, bertsolaria eta ekintzaile feminista. Izen ematea: https://v-g.eus/2JigIXl

Berdintasunerako Elkargunea

Elkargune

Apirilaren 12an egingo den berdintasunerako elkargunean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu

Sartu eta ezagutu deialdia eta gai-zerrenda. Genero-berdintasunerako IV Plana aurkeztuko dugu.

Gainera...

Transformando desde el feminismo

DISZIPLINA ANITZEKO XI. JARDUNALDIA: "Emakumeok mundua eraldatuz"

Gasteizko Letren Fakultatean. Jardunaldi honetan honako gaiak landuko dira: indarkeria matxista, ziberfeminismoa eta "M8tik haratago". Izen-ematea: https://v-g.eus/2uNFOKr

Gazterien jardunaldiak

Gasteizen maiatzaren 3 eta 4an egingo diren gazteei zuzendutako jardunaldiak

Pertsona gazteen errealitate anitz eta konplexuaren zenbait alderdiren gainean hausnarketa egiteko. Programaren barruan, maiatzaren 4an: "Gazteak indarkeria matxistaren aurka: ikuspuntuak artikulatuz, estrategiak eraikiz". Parte-hartzaileak: Alixe Rodriguez, FURIA rap musikaria eta Gaizka Tovar.

Jarrai gaitzazu:

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org