Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Siluetas
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko urtarrilaren 11n, osteguna

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 63 zk.

Adi elkarteak!

Diru-laguntzak

Genero-berdintasunaren alorrean jarduerak eta proiektuak bideratzeko diru-laguntzak emateko 2018.ko oinarriak ikusgai

Laster ALHAOn argitaratuko dira eta handik aurrera hilabete bat duzue zuen proiektu edo ekintzak aurkezteko. Formazio ikastaro bat eskainiko dugu proposamenak gauzatzeko laguntza behar duzuen elkarteentzat.

Eskolako hurrengo jarduerak

Lantegia: Oinarrizko errentaren inguruko hausnarketa feministak (urtarrilaren 18an)

Oinarrizko errenta? Gutxieneko errenta edo bizitzarako gutxieneko diru-sarrera? Itxuraz esanahi bera dutela dirudi, baina ez da hala. Eragin bera al dute gizon eta emakumeengan? Eta nola txerta daitezke pentsioak bertan? Puzzle hori osatzeko lehen saiakera egingo dugu. TREBATZAILEA: Marisa Soleto, Mujeres Fundazioko zuzendaria. KOLABORATZAILEA: Maria de Maeztu Forum Feminista. Lantegi hau mistoa da.

Gizonentzako lantegia

Lantegia: Gizonentzako clown desjabetzailea (urtarrilaren 19an eta 20an)

Gizonei zuzendua. Trabatzailea: Juanma Rodríguez, aktorea eta berdintasunaren aldeko gizonen Zipriztintzen taldeko kidea (Ermua). "Irrigarri geratzeko beldurra galtzea askatasuna irabaztea da: norberarena eta bestearena. Emakumeak ahuldundu daitezen, gizonok desjabetu egin behar dugu. Pixka bat. Hobeto esanda: asko bat." Izen-ematea: http://v-g.eus/2z3jlpC

Zaintzak

Lantegia: Zein toki du zaintzak gizartean? (urtarrilaren 20an)

Hartzaileak: Mugimendu feminista, emakume elkarteak, erakunde sindikalak eta talde politikoak. "Zaintza bizitzaren mantenurako ezinbestekoa izan arren, bere lan izaera sistematikoki ukatua izaten da. Errealitate horren aurrean, hausnartzea premiazkoa da." BIDERATZAIEAK: Zentzuz Kontsumitu/Consume con Sentido, Setem Hego Haizeak sortutako partzuergoa, Medicusmundi Araba eta Mugarik Gabe.

Cambridge Hotela

Berdinzinema zineforuma (urtarrilaren 25ean): Era o Hotel Cambridge

Brasilgo etxegabeen mugimenduaren ezohiko egoera aurkezten digu film honek, Carmen Silva buru duena. Gaiak: emakume ekintzaileak, lidergo soziala eta etxebizitza eskubidea.

Lantegia: Jendaurrean hitz egiteko teknikak (euskera)

Emakumeei zuzendutako lantegi honetan, gure beldurrak atzeman, aztertu eta haiei aurre egiteko teknikak landuko ditugu, betiere komunikazioan generoak duen eragina kontuan izanik. TREBATZAILEA: Idoia Eizmendi Aldasoro, Berdintasun teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea.

Zahira Montalvo, experta en arte dramático

Lantegia: Bidaia soinuetan barna: ahotsaren, gorputzaren eta zentzumenen antzerkiaren bidezko talde-sorkuntza

Bere gorputza soinu tresna gisa ezagutu nahi duen edozein emakumeri zuzendua dago, baita jolasean zein antzerkigintza kolektiboan murgildu nahi duenari ere, interpretazio esperientziarik duen axola gabe. TREBATZAILEA: Zahira Montalvo Herrero, arte dramatikoan aditua, animatzaile soziokulturala, hezitzailea eta terapeuta indarkeria matxistan aditua.

Gainera...

Emakumeen etxea

Vitoria-Gasteizen Emakumeen Etxea sortzeko prozesuaren 1. fasea bukatu da

Dokumentu hau Emakumeen Etxea sortzeko prozesuaren Talde Eragileak sortua eta Talde Eragile Indartuak berretsia da, pasa den abenduaren 19an. Dokumentuak hainbat arlotako adostasunak biltzen ditu, Emakumeen Etxea sortzeko prozesuaren 1. fasean sortuta, 2017ko urtarriletik abendura izan dena.

Hemen, Berdintasunerako Elkarguneko azaroaren 29ko akta.

IV Planaren zirriborroa aurkeztu eta iritsiak jaso ziren. Ondoko gaien inguruan informazioa eman zen: Azaroaren 25ko kanpaina, Gasteizko LGTBI bizilagunen diagnostikoa, diru-laguntzak eta Emakumeen etxea.

Intereseko informazio gehiago

Jarrai gaitzazu Twitterean: VG_berdintasuna

Facebooken ere bagaude

Berdintasunerako buletinaren harpidetzak kudeatzea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org