Aurtengo Gasteizko Topateka ez da izango ohiko sari-banaketa hutsa; izan ere, horrez gain kontzertu bat gozatzeko aukera izango dugu, nortzuk arituko eta... Aneguria eta La Basu!
Hemen duzue emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa deskargatzeko aukera, puntu lila . Sinbolo horrek genero-berdintasun ezagatik indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa erakusten du.
Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumek asteburu bat pasa dute elkarrekin, landan, euren egunerokotasunetik urrun. Eta euren bizi-esperientzia eskaintzen diete beste emakumeei eta gizarteari, inolako biktimismorik gabe.
Lantegi honen bidez, indarkeria molde ezberdinak ulertzen, hautematen eta haien aurrean norbera bakarrik zein taldean defendatzen ikasiko dugu, bizipen dinamiketan oinarrituta. Dinamika horietan gorputzaren, emozioen eta autoestimuaren dimentsioak txertatuko ditugu. Trebatzailea: Emagin elkartea
Bronislawa Wajsen bizitzan oinarritutako filma zoragarria da, Papusza deitua, lehen emakume olerkari ijitoa bere obra Polonian argitaratzen eta bere komunitateko emakume irudi tradizionalari aurre egiten. Ez galdu!
Gatazka eta bake prozesuetan interesa duten eta emakumeen eskubideak aintzat izaten dituzten elkarte eta eragile sozialei zuzendua. Euskal Herriko eta Kolonbiako bake prozesuetan parte hartze sozio-politikoa izan duten emakumeen arteko elkarrizketa gunea.
Irailaren 28an, Eskolari hasiera eman genion. Aurten, generoari eta umoreari buruzkoa izan zen. Horretan izan genuen: Isabel Francen 'Sonrisas de tinta' klownferentzia, Alicia Ramosen kontzertua eta Andere Arriolabengoaren eta Oihane Perearen bertsosaio feminista.