2017ko irailaren 26an, asteartea |
Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 59 zk. |
 |
2017/2018 Eskolaren irekiera |
 |
 |
 |
Luxuzko gonbidatuekin, itxarongo zaituztegu! Egitaraua: SONRISAS DE TINTA klownkonferentzia Isabel Francen eskutik, idazlumaren komika bat. Alicia Ramosen kontzertua eta Bertso-saio feminista, Andere Arriolabengoa eta Oihane Perea bertsolariak. Itzel! |  |
|
Eskolako hurrengo jarduerak |
 |
 |
 |
 |  | Ikastaroa: Feminismoa: ezinbesteko eraldaketarako inspirazio iturria den istorio bat. Teoria nagusiak, gertaera historikoak eta gaur egunera arteko mugimendu feministaren bilakaera landuko duen ikastaroa. Emantzipazioaren alde emakumeek eginiko borroketan barne ibilbidea. Mistoa da. Zuen lekua gorde irailaren 29a arte!
|  |  |  | Solasaldia, urriaren5ean: Oztopoak gainditzea, Emakume gorrak politikan Aniztasun funtzional eta genero ikuspegitik postu politikoetara iristeko dauden zailtasun, oztopo eta barreren inguruan mintzatuko da. Hiritar guztiei irekia eta batez ere gor komunitateari. |  |  |  | Lantegia: Gor-komunitatea eta feminismoak: borrokan sinergiak eraikitzen Gor, itsu-gor, zeinu hizkuntza erabiltzaileei eta interpreteei zuzendua, urriak 7 eta 8. Bideo honetan formatzaileek deskribatzen dute zertan datzan lantegia. Azpitituluak ikusteko, aktiba ezazu aukera hori konfigurazio-ikonoan (behean, eskuinean). Izen-emateak: http://bit.ly/2vHnnqQ
|  | Lantegia: Amen artean Amatasuna ikuspuntu kritiko batetik aztertuko da. Amatasunaren mitologia zein ama on eta ama gaiztoaren idealak eraitsiko dira. Izen ematea urriaren 15a arte. |  |  |  | Urriaren 20an, Palestinako emakume errefuxiatuen inguruko antzerki jokoa: 'Haien zapatetan' Hortzmuga Teatroa eta UNRWA Euskadi. Bestearen zapatak janztea norberaren istoriotik aldentzen den istorio bat bizitzea da, bestea sakonago ulertzea eta enpatia garatzea. Doako sarrera. |  | 2016-2017ko memoria ezagutu Ekintzak, parte-hartzea, balorazioak, lerro-estrategikoak,... |  |
|
Beldur Barik 2017 |
 |
 |
 |
 |  | Vitoria-Gasteizko Beldur Barik lehiaketa 2017 martxan da! 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta ikus-entzunezko formatuko lanen bitartez desberdintasun egoerak eta indarkeria sexistari aurre egiteko Beldur Barik jarrera erakutsiko da. Sartu eta oinarriak ezagutu. Aurkezteko epea azaroaren 13 arte. |  |
|
Gainera... |
 |
 |
 |
|
Intereseko informazio gehiago |
 |
 |
 |
|
 |