Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Escuela de empoderamiento 2017
Gaztelanieraz sarbidea

2017ko irailaren 4an, astelehena

Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola

Izena emateko epea irekita dago!

Eskola protagonisten ahotan...

Eskola protagonisten ahotan...

Eskolako azken edizioan parte hartu duten zenbait emakumeren ahotan proiektu hau zer izan den ezagutu ahal izan dugu. Parte-hartzaile batzuen bizipenak partekatzea baino modu hobeagorik ez dago 2017-2018 Eskolako programazioa aurkezteko —dagoeneko zazpigarrena!— eta horrela, zuok esperientzia honetan parte hartzera anima zaitezen.

Programazio liburuxka (2017ko irailetik 2018ko maiatzera)

60 jarduera aldera eskaintzen dizkizuegu (hitzaldiak, zineforumak, ikastaroak eta lantegiak, irakule-klubak), honako ildo estrategiko hauetan sartzen direnak: Feminismoa; Indarkeria matxisten prebentzioa; Identitatea, subjektibitatea eta balio aldaketa; Sexu eta genero identitateak; Kulturartekotasuna eta elkartasuna; Genero ikuspegia; Kultura berdefinitzea; eta Komunikazioa eta trebetasunak.

On line izen-emateak

Gure web orrian interesatzen zaizkizuen ikastaroetan eta lantegietan izena emateko aukera duzue: www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna

Adi egon gure sare sozialei!

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org