Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Siluetas
Gaztelanieraz sarbidea

2017ko ekainaren 28an, asteazkena

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 58.zb

Adi Elkargune!

Gaur, ekainaren 29n, egingo den berdintasunerako elkargunean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Sartu eta ezagutu deialdia eta gai-zerrenda.

Indarkeria matxistaren aurkako jaietako prebentzio kanpaina

Defendatzen naiz

Eman izena uztaileko autodefentsa feminista lantegian!

Gazte eta ez hain gazte diren emakumeentzako bi lantegi. Doakoak dira. Izen ematea: 2017ko ekainaren 26tik lantegia hasi baino 5 egun lehenagora arte. 945 16 13 45 zenbakira deitu edo igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org-era idatzi.

Beldur barik gunea

Lantegia: Jaietan gune ez seguroei eta haien perzepzioei aurre egiteko: aztertu, partekatu eta ekin!!

Lantegi honen helburua da hiriko jaietako aisialdi- eta jai-eremu nagusietan emakumeentzat arriskutsuak diren eremuak identifikatu, aztertu eta nabarmentzea.

En tu mano

“Zure esku ere badago” kanpainaren komiki berria

Udalak “Kedada mutilekin” izeneko komikia argitaratu berri du sexu-rolak, maskulinitate-ereduak, eta jazarpena sexu edo generoagatik aztertu nahian. Kanpainaren helburu orokorrak dira harremanetan emakumeen ahalduntzea sustatzea eta gazteen heziketan eragitea sexualitate-bizipen libre, begirunetsu eta arduratsuak izateko. Komiki berri hau, zortzigarrena da.

LGTBI diagnostikoa

Ortzadarra

LGTBI bazara eta Gasteizen bizi bazara, galdetegi anonimo hau betetzera gonbidatzen zaitugu.

LGTBI populazioaren errealitateen diagnostikoa egiten hasi gara, honako helburu honekin: berdintasunerako politika publikoek sexu eta genero dibertsitatea, sexualitateak eta desira anitzak erakusten laguntzea eta LGTBI pertsonen kontrako diskriminazioa, estigmatizazioa eta indarkeriari aurre egitea. Parte hartu inkesta betetzen!

Gainera

Udaleko berdintasun-arloko planifikazioa aurkezten dizuegu

Bertan Berdintasunerako 2017ko Agenda eta Generoaren Berdintasunerako IV. Plana egiteko prozesuaren informazioa aurkituko duzue.

Bideoteka

#FastPower

Ikasturte honetako Eskola oroitu nahi dugu, #FastPower proiektuaren azken bideo laburren bidez. Sare sozialen bidez, proiektu horrek Eskolaren edukiak hurbiltzen dizkie herritarrei eta ,modu praktikoan, emakumeen jabetzea zertan datzan ikusarazi. Gainera, 2013tik hitzaldi guztiak eskuragai dituzue gure Bideotekan. Emaiozue begiradatxo bat; 70 baino gehiago daude, hainbat gai, hizlari eta jarrera politiko feminista duzue bertan.

Nuria gregori

#FastPower: Intersexualitateen diskurtsoetan sakontzen - Nuria Gregori Flor

Intereseko informazio gehiago

Jarrai gaitzazu Twitterean: VG_berdintasuna

Facebooken ere bagaude

Berdintasunerako buletinaren harpidetzak kudeatzea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org