 | 2017ko maiatzaren 22an, astelehena | 2016-2017ko eskolaren amaiera |  | Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola |  |  |  | Ikasturte honetako amaiera ekitaldia egingo dugu! Ostegunean, maiatzaren 25ean, agur esango diogu 2016-2017ko Eskolari!!! Sexu eta genero aniztasunaren ardura duten udal esperientzien mahai-ingurua antolatu dugu (Bartzelonako, Madrilgo eta Iruñako udaletakoak) eta 'Limbo' antzezlanaren laburpena, Les Impuxibles konpainiak ekoitzitakoa. Ekitaldiak bat egin nahi du maiatzaren 7rako antolatuak dauden Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldi batzuekin. Hala, gure agendan gakoak diren bi data horiek aprobetxatu nahi ditugu aldarrikatzeko aniztasun afektibo eta sexuala, eta era askotako genero identitateak goraipatzen dituen hiria dela Gasteiz; heterosexualitatea arau ez duen hiria; lesbianen, gay-en, transexualen, bisexualen eta intersexualen kolektiboen (LGTBI) aurkako erasoak zigorgabe uzten ez dituen hiria.Han egotea espero dugu! |  |
| Bideoteka |  |  |  | #FastPower Ikasturte honetako Eskola oroitu nahi dugu, #FastPower proiektuaren azken bideo laburren bidez. Sare sozialen bidez, proiektu horrek Eskolaren edukiak hurbiltzen dizkie herritarrei eta ,modu praktikoan, emakumeen jabetzea zertan datzan ikusarazi. Gainera, 2013tik hitzaldi guztiak eskuragai dituzue gure Bideotekan. Emaiozue begiradatxo bat; 70 baino gehiago daude, hainbat gai, hizlari eta jarrera politiko feminista duzue bertan. |  |  |  | Komiki sozialari buruzko lantegia: Munduak mugitzeko binetak Susanna Martínek komiki-egilea, ilustratzailea eta irakaslea da. |  |  |  | Lantegia: Aktiba ezazu zure ahotsa Zahira Montalvo Herrero da aditua arte dramatikoan, animatzaile soziokulturala, gizarte hezitzailea eta terapeuta aditua indarkeria matxistan. |  |  |  | Lantegia: Okupazio-prozesuan dauden emakumeen memoria historikoa berreskuratzea: emakume sahararrak Irantzu Mendia Azkue da Soziologiako eta Gizarte Langintzako irakaslea eta Hegoa erakundeko ikertzailea (UPV/EHU). |  |  |  | Lantegia: Kode feminitan kontatu nahi dugu! June Fernández Casete da Pikara Magazineko kazetaria eta baterako sortzailea. |  |  |  | Lantegia: Nire gorputza, nire lurraldea Lorena Rejo Lorente da haur hezitzailea eta gizarte integratzailea, prestakuntza arte eszenikoetan. Agurtzane Pinedo da integratzailea, gizarte hezitzailea, kulturarteko bitartekaria eta yoga irakaslea. |  |  |  | Lantegia: Transfeminismoak Josebe Iturrioz López da Filosofian lizentziatua, masterra Emakumeen eta gizonen berdintasunean eta Medeak taldeko kidea. |  | Gainera 'Komunikazioa errespetuzkoa, eraldatzailea eta gustagarri denean' hitzaldiaren bideoa dago Klitto!, Pikara Magazine, El Tornillo eta 'O no será!' Hala Bedi irratsaioko ordezkariek komunikazio feministaren inguruan solas egiten dute. Ele biko hitzaldia da azpitituluekin eta zeinu hizkuntzan interpretatua. |  |
| Oharra |  |  |  | | Intereseko informazio gehiago |  |  |  | |  |
|  |
|