Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
17 de mayo
Gaztelanieraz sarbidea

2017ko maiatzaren 9an, asteartea

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 57.zb

Maiatzaren17a

Maiatzak 17a, Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko eguna

Maiatzaren 17a Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Eguna da. Hori dela eta, Gasteizko Udalak aniztasun afektibo eta sexuala eta era askotako genero identitateak goraipatzen dituen hiria aldarrikatzen du, heterosexualitatea arau ez duen hiri bat, lesbianen, gay-en, transexualen, bisexualen eta intersexualen kolektiboen (LGTBI) aurkako erasoak zigorgabe uzten ez dituen hiri bat. Data hori ospatzeko, askotariko sexualitateak, generoak eta grinak ikustarazi nahi genituzke eta, hala, LGTBI pertsonen aurkako diskriminazioari, estigmatizazioari eta indarkeriari aurre egiten lagundu.

Ekintzak

Sexu eta genero aniztasunaren ardura duten esperientzien mahai-ingurua (maiatzaren 25ean)

LGTBI pertsonen oinarrizko beharrei edo interes estrategikoei nola erantzuten dioten Iruña, Bartzelona eta Madrilgo Udalek ezagutuko dugu, haien esperientzien bidez.

Limbo

Limbo antzezlanaren zatia (maiatzaren 25ean)

L'Era de les Impuxibles-en ikuskizun honek dantza, musika eta antzerkia batzen ditu, transexual baten errealitatea ohikoa ez den ikuspuntu batetik erakusteko. Ekintza honek 2016-2017ko Gasteizko Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren itxiko du.

Adi elkarteak!

Diru-laguntzak

Berdintasun Zerbitzuak aurtengo diru-laguntzetarako deialdia ebatzi du

Udalak hiriko talde eta elkarteek emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko garatuko dituzten 25 proiekturi emango die laguntza. Hemen ebazpena.

Gainera...

Hemen, Berdintasunerako Elkarguneraren apirilaren 3ko akta.

Gai hauek jorratu genituen: Gasteizko Emakumeen etxea, berdintasunerako IV planaren elaborazioa, diru-laguntzak eta gehiago. Sartu informaturik egoteko eta zatoz hurrengo bilerara.

Kattalin Miner 2

Kattalin Miner idazlearekin solasean, "Nola heldu naiz ni honaino" liburuaren inguruan (maiatzaren 10ean)

Kattalin Minerrek feminismotik eta bazterretatik ikusten du mundua. Karmele Jaiorekin liburu honen idazketa prozesuaren inguruan mintzatuko da, baita bizipenetan eta idazlanetan darabilkien gaiei buruz ere. (Euskeraz)

Mai Egurzaren marrazkia

Mai Egurza ilustratzailea eta komikigilearekin solasean (maiatzaren 17an)

Maik eginiko lanaren eskarmentua kontatuko digu, haurren ipuinak marrazten hasi zenetik Zidrou gidoilari belgikarrarekin 'El Paseo de los Sueños' komikia sortu arte

Intereseko informazio gehiago

Jarrai gaitzazu Twitterean: VG_berdintasuna

www.facebook.com/Berdintasuna.Igualdad

Berdintasunerako buletinaren harpidetzak kudeatzea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org