Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Siluetas
Gaztelanieraz sarbidea

2017ko martxoaren 23an, osteguna

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 56.zb

Berdintasunerako elkargunea

Apirilaren 3an egingo den berdintasunerako elkargunean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Sartu eta ezagutu deialdia eta gai-zerrenda.

Eskolaren hurrengo jarduerak

Irina Palm

Zineforuma (martxoaren 30ean): Irina Palm

Sam Garbarski zuzendariaren komedia dramatiko bat da eta prostituzioaren gaia jorratzen du. Jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.

Hitzaldia (apirilaren 4an): Komunikazioa errespetuzkoa, eraldatzailea eta gustagarria denean

Ana Iruretagoyena, Klittoko kidea; June Fernandez, Pikara Magazineko kidea; eta Irantzu Varela, El Tormilloko kidea. Moderatzailea: Aitziber Pérez Hala Bedi irratiko 'O no será' irratsaioko kidea. (Euskeraz eta gaztelaniaz).

Gracia Trujillo

Ikastaroa: 'Lesbianismo politikotik borroka transfeministara, gurutzedura kodean: funtsezko testuak, eztabaidak eta egungo erronkak'

Etor zaitez eta Gracia Trujillorekin genealogia feministetatik, lesbianoetatik, queeretatik eta transfeministetatik ibilbidea egin. Egungo egoera, eztabaidetako gai nagusiak eta gainditzeko dauden erronka kolektiboaz berba egingo da. Ikastaroa mistoa da.

Emakumeak danborrak jotzen

Lantegia: Perkusionatzen

Karioka sanba, sanba afrobrasildarra eta marakatu-en erritmoak ezagutu eta praktikatu nahi al duzu? Izen-ematea: berdineskolavg@vitoria-gasteiz.org. Emakumeentzako da eta doakoa.

Bideo berriak

Jokin Azpiazu

Hitzaldia 'Ikasgeletan LGTBIfobia prebenitzea eta praktika eraldatzaileak eraiketzea'

Jokin Azpiazu Carballo, genero eta sexualitate kontuak ikuspegi feministatik jorratzen dituen soziologo eta gizarte-ekintzailea.

#FastPower: Feminismoa euskaraz izango da edo ez da izango - Zuriñe Rodríguez Lara

#FastPower: Autodefentsa Feminista - Emagin Elkartea

Gainera...

Carmen San Esteban

Martxoaren 24 eta 25ean, antzerki-pieza txikia '¿Objeto en venta?'

Performancea Carmen San Esteban-en eskutik, non zalantzan jartzen dira bai emakumeen askatasuna, bai emakumeek bizitzan zein arteetan duten tokia. Forum Feminista Maria de Maeztuk antolatuta. Plaza mugatuak. Informazioa eta erreserbak: objetoenventa@gmail.com

Emakume batzuek atzealdeak

Martxoaren 31an jardunaldia: 'Indarkeria sexistaren aurrean emakumeok bat'

Letren Fakultateko Areto Nagusian eta Foro Feminista Maria de Maeztu, Gizarte Langintza Fakultatea eta Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrak antolatuta. Izen-ematea: sec-centro.euts@ehu.eus

Siluetak

Sartu gure web-orrian eta ezagutu indarkeria matxista jasaten duten emakumeei arreta emateko udalak dituen baliabideak

Intereseko informazio gehiago

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org