 | 2017ko otsailaren 2an, osteguna | Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 54.zb |  | Adi elkarteak |  |  |  | | Eskolaren hurrengo jarduerak |  |  |  |  |  | Hitzaldia (otsailaren 7an): Ikasgeletan LGTBIfobia prebenitzea eta praktika eraldatzaileak eraiketzea Jokin Aspiazu Carballok, genero eta sexualitate kontuak ikuspegi feministatik jorratzen dituen soziologo eta gizarte-ekintzailea, prebenitzeko gakoak azalduko ditu. Euskaraz. |  |  |  | Lantegia: Feminismoa euskeraz izango da edo ez da izango. Feminismoarekin zer ikusirik dituzten gaiak gustoko badituzu eta eztabaidatzea maite baduzu baina euskaraz ikasten bazabiltza...feminismoan blaitzeko aukera paregabea! Mintegi honetan mailak ez du inporta. Izen-ematea: berdineskolavg@vitoria-gasteiz.org. Doakoa da eta goizeko eta arratsaldeko taldeak daude. |  | Ikastaroa: Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna vs erligio askatasuna? Ikastaro mistoa. Laikotasunaren eta feminismoaren inguruko egungo eztabaidak jorratuko ditu ikastaroak. Parte hartu debate feminista interesgarri honetan. |  |  |  | Lantegia: Artearen bidea, sormena jabekuntzarako estrategia gisa Premiazkoa da pentsamendu metaforikoan ere ahalduntzea, gure ziurgabetasunak eta beldurrak alde batera utzita. Animatu zure sorkuntza askatzen umorearen eta poesiaren bidez. |  |  |  | Lantegia: Mundua zure gurpilen pean: ausar zaitez bizikleta-ibilbideak prestatzera Hau emozioa!. Nora joan, zer eraman, non egin lo, arazo mekaniko txiki batzuk, ibilbideak egiteko aukerak, GPsari zein mugikorrari buruzko oinarrizko ezagutzak ikasi,... |  |  |  | Zineforuma (otsailaren 23an): La belle saison (Udako amodio bat) Catherine Corsini-ren drama bat, gazteria, feminismoa eta homosexualitatea jorratzen dituena. Jatorrizko bertsioa frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin. |  |  |  | 'Amama' pelikularen bertsio artistikoaren erakusketa ikusi al duzue? Urtarrilaren 20tik otsailaren 26ra arte Montehermoso Kulturunean. Pelikulako lantaldeak egin dituen argazkiak eta bideo-lanak osatzen dute. |  |
| Gainera... |  |  |  | | Intereseko informazio gehiago |  |  |  | |  |
|  |
|