Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Escuela para la Igualdad y el Empoderamiento de las Mujeres
Gaztelanieraz sarbidea

2016ko urriaren 28an, ostirala

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 51.zb

Berdintasunerako eta jabekuntzarako eskola

Gaza

Lantegia: 'Munduak mugitzeko binetak. Komiki sozialari buruzko lantegia'.

Susanna Martinek Gazako emakumeen bidez, erakutsiko digu zelan egin komiki sozial bat. Lantegia doan da. Izena emateko epea luzatzen da. Zuen lekua gorde!

Azaroaren 4an eta 5ean egin behar zen lantegia: Konponketarako eskubidea indarkeria matxistaren ondoren: irabazi gabeko apustua; bertan behera geratzen da.

Berdintasuna

Lantegia: Tranfeminismoak

Feminismoan gorputza, sexu, genero eta desiraren inguruan sortu diren diskurtso berriak ezagutu nahi duzue?. Lantegi honek ikuspegi zabalak azalduko digu.

Lantegia: 'Zaintzen inguruko hausnarketak eta bizipenak partekatzen'.

Lima-Hegoaldeko emakume artisauen eta ekintzaileen jabekuntza-prozesuaren esperientzia azalduko digute. Doako lantegia. Mail bat bidali izena emateko.

Zinea

Azaroaren 24an zineforuma, Laurence Anyways pelikula.

Xabier Dolan zuzendariaren pelikula frantsesa, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.

Etorkinak

Azaroaren 8an: Emakume errefuxiatuak, indarkeria ikusezinak.

Hitzaldi hau CEAR-Euskadi elkarteak emango du.

Gainera...

Lantegia

Emakumezkoentzako Autodefensa feminista maila aurreratuko lantegia

Izena emateko epea irekita dago lantegia hasi baino astebete lehenagora arte. Maila aurreratuko lantegian parte hartzeko gomendagarria da autodefensaren hastepenei buruzkoa eginda izatea.

Berdintasunerako elkargunea: Hurrengo saioa: 2016ko azaroaren 10ean, osteguna.

Berdintasunerako III Planaren ebaluaketa eta IV.naren elaborazioa eta Vitoria-Gasteizko Emakumeen etxearen gaiez arituko gara. Zure interesekoak badira, gonbidatuta zaude. (Simone de Beauvoir-en).

Beldur Barik

Beldur Barik Jarrera 2016 udalerriko lehiaketa abian jarri du

Lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 9an bukatuko da. Dakizuenez, ikus-entzunezko lehiaketa honek ondoko helburua du: emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea.

Ikus-entzunezko material berria

'Emakumeen etxeak; norberaren logela Gasteizen'; hitzaldiaren bideoa dago.

Orain eta hemendik aurrera, pertsona gorrentzat erabat eskuragarria. Hitzaldian, Laida Arrieta eta Anabel Sanz-ek, Donostian eta Basaurin hurrenez hurren Emakumeen etxea sortzeko izandako esperientzia azaltzen digute. Benetan iradokitzailea.

Intereseko informazio gehiago

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org