Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Escuela para la Igualdad y el Empoderamiento de las Mujeres
Gaztelanieraz sarbidea

2016ko irailaren 23an, ostirala

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 49 zk.

2016/2017 Eskolaren irekierara

Sorpresak izango ditugu, itxarongo zaituztegu!

Gasteizko idazle eta kazetaria den Karmele Jaio Eiguren izango dugu gurekin. Donostiako Emakumeen etxea eta Marienea-Basauriko Emakumeen etxeen esperientziak ezagutuko ditugu eta, bukatzeko, Kancaneo Inprobisazio Antzerkiak umorezko ikuskizuna eskainiko du.

Eskolaren hurrengo jarduerak

Mikrofonoa

Hitzaldia: Yes, we fuck; bideoa eta hausnarketa-proiektua. Bere eskuak naiz bere gorputzean

Yes we fuck dokumentala ikusiko dugu, aniztasun funtzionala duten pertsonen sexualitateari buruzkoa. Bertan izango dira: Mertxe Sánchez, Antonio Centeno eta Raúl de la Morena, dokumentalaren zuzendaria.

Nahid filmaren irudia

Urriaren 27an, 'Nahid' filmarekin zineforuma.

Ida Panahandeh-ek zuzendua. Jatorrizko bertsioa pertsieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.

Ikastaroak eta lantegiak urrian, azaroan eta abenduan

Programazioa kontsultatu eta parte hartzera anima zaitezte. Oraindik leku libreak geratzen dira.

Beldur Barik 2016

Beldur Barik

Beldur Barik Jarrera 2016 udalerriko lehiaketa abian jarri du

Parte hartu lehiaketan! Lanak aurkezteko epea zabalik dago eta azaroaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira.Udalak antolatutako lehiaketara aurkeztu diren lanek erkidegoko sarietan ere parte hartuko dute automatikoki.Gainera bideo lantegi bat aurkezten da.

Gainera...

2015/2016ko Eskolaren Oroit-idazkia

Aurreko edizioan, eskolan 1.869 pertsonak hartu zuten parte. (%86 emakumeak; %14 gizonak), aurrekoan baino %11,38 gehiago. Parte hartzaileen %34a edukiek erakarrita etorri dira, %18a haien ikasketekin harremana duten ekintzetara, eta %17a elkarte bateko partaideak direlako.

Emakume konpositorea

Ikastaroa: Emakume konpositoreak musikaren Historian

Ikusezinak, berreskura ditzagun haien musika ederra. Zergatik izan dira sistematikoki ezabatuak haien aztarnak?Irakaslea: Sofía Martinez (konpositorea)

Mejorando VG Hobetuz

Mejorando Vitoria-Gasteiz hobetuz programan aurkeztutako 67 proposamenen hiru bozkatu ahal dituzu irailaren 26 eta urriaren 9 agunen artean.

Proposamenen artean Emakumeen etxerako bat ere badago. Interneten bidez bozkatu ahal da eta Gizarte etxeetan. Parte hartu!

Ikus-entzunezko material berria

Hitzaldia: Herritar aktiboak eta emakumeek osasuna izateko duten eskubidea’

Hizlaria da Carme Valls Llobet, Medikuntzan eta Kirurgian Lizentziatua eta Genero-medikuntzan aditua. 2015-2016ko Gasteizko Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren itxiera hitzaldia eman zuen.

Intereseko informazio gehiago

Harpidetu berdintasunerako jardueretara eta agendara RSSren bidez

Jarrai gaitzazu Twitterren: VG_berdintasuna

Facebooken ere bagaude

Berdintasunerako buletinaren harpidetzak kudeatzea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org