 | 2016ko urtarrilaren 26an, asteartea | Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 46 zk. |  | Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola |  |  |  |  |  | LANTEGIA: Emakumeen arteko solidaritatea. Saharako Emakumeen Batasun Nazionalari Laguntzeko Euskal Sarea Prestatzaileak: Gloria Guzmán Orellana (feminista eta Giza Eskubideetan aktibista) eta Irantzu Mendia Azkue (Hegoa institutuko ikerketa alorreko kidea). Nabarmendu nahi dugu zein garrantzitsua den memoria historikoa osatzeko feminismoa oinarri hartzea, betiere, agerian jarriz historian eta herrien historian emakumeen zeregina eta ekarpena. Zehazki aztertuko dugu Saharako emakumeen lana. |  |  |  | LANTEGIA: Emakumeentzako autodefensa feminista Prestatzailea: Maitena Monroy Romero, fisioterapeuta eta emakumeen kontrako indarkerian aditua. Lantegiak trebetasun fisikoak eta indargune psikologikoak garatzea du helburu, emakumeen aurka gerta daitezkeen indarkeria-gertaerei erantzuteko. |  |  |  | LANTEGIA: Aktibatu zure ahotsa Prestatzailea: Zahira Montalvo Herrero, indarkeria matxistan terapeuta aditua. Gogorik aztertzeko, jolasteko, modulatzeko, komunikatzeko edo ahotsa laneko tresna gisa erabiltzeko? Lantegi praktiko honetan batetik, hitz egiten dugun bitartean zer egiten dugun berriz ezagutzen saiatuko gara, eta bestetik, emakume gisa blokeatzen eta baldintzatzen gaituen hori zuzentzen saiatuko gara. BETETA DAGO, EZ DAGO LEKURIK. |  |  |  | HITZALDIA: Estilo aldaketak. Lan arloan emakumeen liderazgo berriak Leire Gartzia Fernández izango da hizlaria, Psikologian lizentziatua eta Erakunde Psikologian doktore EHUn eta Rotterdam School of Management-en. Irakaslea eta ikerlaria Deustuko Unibertsitatean. |  |  |  | CINEFORUMA: Amaren eskuak Mireia Gabilondok zuzendua. Nerearen bizitzan zegoen oreka eskasa behea jota geratuko da bat-batean; izan ere, ama erietxera eraman beharko dute erabat amnesiak jota era horrek iraganean bizitzera eramango du. Filma oinarrituta dagoen liburuaren egileak, Karmelek Jaiok, parte hartuko du. |  |
| Eta gainera… |  |  |  |  |  | Finantzak eta genero-desberdinkeriak azterlanaren aurkezpena . Patriarkatuak eragin handia du finantzen sisteman ere bai, normalean esparru horretako desberdinkeriak nabarmentzen ez diren arren. Horren ondorioz, adibidez, finantza-erakundeek oztopo gehiago jartzen dizkiete emakumeei gizonei baino hainbat finantza-produktu eskuratu nahi dituztenean (hala nola kreditu pertsonalak, hipotekak edo negozio-kredituak). Cristina de al Cruz azterlanaren koordinatzailea izango dugu hizlari. Azterlanaren aurkezpena otsailaren 11n izango da, 18:30ean, Montehermoson (Betolaza aretoan). Antolatzailea: Setem Hego Haizea. |  |
| Ikus-entzunezko material berria |  |  |  |  |  | HITZALDIA: Erantzunkidetasuna eta zaintza antolatuz Hizlariak: Mariano Nieto, Berdintasunaren aldeko Sarea eta PpiiNA (jaiotze edo adopzioagatiko baimen berberen eta besterenezinen aldeko plataforma) elkarteko kidea, eta Alba Artiaga, ekonomialaria eta ikeralaria UCMko Zientzia Politikoen eta Soziologiaren Fakultatean. |  |
| Baliabiden gida |  |  |  | | Sare sozialak |  |  |  | | Jardueren agenda |  |  |  | | Harpidetzearen kudeatzea |  |  |  | |  |
|  |
|