Bizirik Elkartea Gasteizen sortu zen, indarkeria jasan duten edo jasaten duten emakumeei laguntzeko eremu bat eskaintzeko asmoz. Emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko jabekuntza istorioa. Montehermoso Kulturunean azaroaren 18an, 19:00etan. Sarrera doan tokiak bete arte.
Gasteizko udalak jakin badaki beharrezkoa dela errespetuan, askatasunean, autonomian eta berdintasunean oinarritutako harreman afektibo eta sexualak sortzea, horixe baita indarkeria sexistarekin amaitzeko formula bakarra. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela, eta berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka duen konpromisoarekin bat etorriz, jarduera batzuk antolatu ditu.
Berdintasunerako Zerbitzuaren webgunean atal berria aurkituko duzu: IKUS-ENTZUNEZKO LIBURUTEGIA. Honen bidez feminismo eta berdintasunari buruzko egindako hitzaldien bideoak dituzue.
Zenbait elkarte, gizarte-eragile eta administraziok jarduerak, zerbitzuak eta baliabideak eskaintzen dituzte; gida honetan horiei buruzko informazioa aurkituko dugu.