Prestatzailea: María Naredo Molero. Lantegia azaroaren 13an eta 14an (ostirala eta larunbata) izango da, Aldabe gizarte etxean. Izen-ematea: azaroaren 6ra arte.
A 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Gasteizko udalak jakin badaki beharrezkoa dela errespetuan, askatasunean, autonomian eta berdintasunean oinarritutako harreman afektibo eta sexualak sortzea, horixe baita indarkeria sexistarekin amaitzeko formula bakarra. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela, eta berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka duen konpromisoarekin bat etorriz, jarduera batzuk antolatu ditu.
Berdintasunerako Zerbitzuaren webgunean atal berria aurkituko duzu: IKUS-ENTZUNEZKO LIBURUTEGIA. Honen bidez feminismo eta berdintasunari buruzko egindako hitzaldien bideoak dituzue.
Zenbait elkarte, gizarte-eragile eta administraziok jarduerak, zerbitzuak eta baliabideak eskaintzen dituzte; gida honetan horiei buruzko informazioa aurkituko dugu.