Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Igualdad
Gaztelanieraz sarbidea

2015eko maiatzaren 25ean, astelehena

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 35 zk.

Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola

Antzerki-sorkuntza komunitarioa. Indarkeria matxistak eta modaren industria

2014/2015 ikasturtearen amaiera

Eskolaren 2014/2015 ikasturtearen amaiera maiatzaren 29an (ostirala), 18:30ean izango da Montehermoso Kulturunean. Ikasturtearen amaieran Amelia Valcárcelen hitzaldia izango dugu. "Antzerki-sorkuntza komunitarioa. Indarkeria matxistak eta modaren industria" izeneko antzezlanaren antzezpena (Setem Hego Haizea) ere izango dugu.

Filma: Pozitia Copilului (Ama eta semea)

"Berdinzinema" Zineforuma. Filma: Pozitia Copilului (Ama eta semea)

Maiatzaren 28an (osteguna), 18:30etik 21:00etara, Montehermoso Kulturunean, "Pozitia Copilului" (Ama eta semea) filma izango dugu. Zuzendaria: Calin Peter Netzer. Jatorrizko bertsioa errumanieraz eta azpitituluak gaztelaniaz. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.

Liburuaren aurkezpena

Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena:berdintasunerantz

"Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena:berdintasunerantz" liburuaren aurkezpena

Ekainaren 10ean 19.00etan, Oihaneder Euskararen Etxean gizonezkoen sexismoaz hitz egingo dugu, Euskara Zerbitzuaren eta Berdintasunerako Zerbitzuaren lankidetzarekin. Xabier Odriozolak bere liburua aurkeztuko du, eta berdintasunaren alde gizonezkoen papera zein den aztertzen saiatuko gara. Aurkezpena euskaraz izango da.

Ikus-entzunezko liburutegia

Ikus-entzunezko liburutegia

Ikus-entzunezko liburutegia ikusi

Berdintasunerako Zerbitzuaren webgunean IKUS-ENTZUNEZKO LIBURUTEGIA atala aurkituko duzu. Honen bidez feminismo eta berdintasunari buruzko egindako hitzaldien bideoak dituzue.

Jardueren Agenda

Harpidetzearen Kudeatzea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org