Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Igualdad
Gaztelanieraz sarbidea

2015eko maiatzaren 20an, asteazkena

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 34 zk.

Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola

Filma: Pozitia Copilului (Ama eta semea)

"Berdinzinema" Zineforuma. Filma: Pozitia Copilului (Ama eta semea)

Maiatzaren 28an (osteguna), 18:30etik 21:00etara, Montehermoso Kulturunean, "Pozitia Copilului" (Ama eta semea) filma izango dugu. Zuzendaria: Calin Peter Netzer. Jatorrizko bertsioa errumanieraz eta azpitituluak gaztelaniaz. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.

Amelia Valcárcel

2014/2015 ikasturtearen amaiera

Eskolaren 2014/2015 ikasturtearen amaiera maiatzaren 29an (ostirala), 18:30ean izango da Montehermoso Kulturunean. Ikasturtearen amaieran Amelia Valcárcelen hitzaldia izango dugu. "Antzerki-sorkuntza komunitarioa. Indarkeria matxistak eta modaren industria" izeneko antzezlanaren antzezpena (Setem Hego Haizea) ere izango dugu.

Anna Freixas

"Fresko-fresko. Helduaroan dauden emakumeei buruzko hausnarketa" izeneko hitzaldiaren bideoa

Anna Freixasek "Fresko-fresko. Helduaroan dauden emakumeei buruzko hausnarketa" izeneko hitzaldiaren bideoa ikusteko moduan duzue. Hitzaldia maiatzaren 13an izan zen.

Irakurketa Feministak

Kattalin Miner

Lantegia "Poesia feminismotik irakurtzen"

Sarri irakurri izan da poesia eraldaketarako tresna bezala (Arestiren hitzetan, "poesia mailu bat da"), baina halakoetan pasa ohi den moduan, emakumeek idatzitako obrak, lanak eta gokoetak ahaztu egin dituzte hainbatek. Saio honek (euskal) poesian agun ditugun autore batzuen irakurketa feministak egin eta eraldaketarako erabiltzen asmatzea du helburu. Poesia alua ere badelako. Lantegiaren prestatzailea Kattalin Miner da. Lantegia maiatzaren 23an (larunbata), 10:00etatik 14:00etara izango da Pilarreko gizarte etxeko liburutegian.

Ikus-entzunezko liburutegia

Ikus-entzunezko liburutegia

Ikus-entzunezko liburutegia ikusi

Berdintasunerako Zerbitzuaren webgunean IKUS-ENTZUNEZKO LIBURUTEGIA atala aurkituko duzu. Honen bidez feminismo eta berdintasunari buruzko egindako hitzaldien bideoak dituzue.

Jardueren Agenda

Harpidetzearen Kudeatzea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org