Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Igualdad
Gaztelanieraz sarbidea

2015eko maiatzaren 12an, asteartea

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 33 zk.

Homofobia eta transfobiari aurre egitea

"Fuoristrada" filma

Zineforuma. Filma: FUORISTRADA

Maiatzaren 14an (osteguna), 19:00etatik 21:00etara, Montehermoso Kulturunean, "Fuoristrada" filma (Zuzendaria: Elisa Amoruso) izango dugu. Jatorrizko bertsioa italieraz eta azpitituluak gaztelaniaz. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.

Itzal-antzerkia haurrentzat: TITIRITESA

Itzal-antzerkia haurrentzat: TITIRITESA

Maiatzaren 17an (igandea), Montehermoso Kulturunean, 5 eta 10 urte bitarteko neska-mutilentzako Itzal-antzerkia (Titiritesa) izango dugu. Kontalaria: Bego Alabazan. Ordutegia: lehenengo saioa, 11:30etik 12:30era (euskaraz); eta bigarrena, 13:00etatik 14:00etara (gaztelaniaz). Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.

Escuela para la Igualdad y el Empoderamiento

Filma: Pozitia Copilului (Ama eta semea)

"Berdinzinema" Zineforuma. Filma: Pozitia Copilului (Ama eta semea)

Maiatzaren 28an (osteguna), 18:30etik 21:00etara, Montehermoso Kulturunean, "Pozitia Copilului" (Ama eta semea) filma izango dugu. Zuzendaria: Calin Peter Netzer. Jatorrizko bertsioa errumanieraz eta azpitituluak gaztelaniaz. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.

Gizonen erantzunkidetasuna

Haurtxoen zaintza

Haurtxoen zaintza. Batez ere gizonentzat. Ibaiondoko Gizarte Etxea

Lantegi praktikoak haurren zaintzan jaiotzetik trebatzeko eta gizonek erantzunkidetasuna garatzeko haurrak zaintzarekin lotura duten lanetan.Bikoteek, familia gurasobakarretako emakumeek eta lesbianak diren bikotekideek ere izena eman dezakete.Lantegi hauen antolakuntzan aldaketa bat izan da. Ez dira Salburuako gizarte etxean izango baizik eta IBAIONDOKOAN. Egunak eta orduak berdin mantentzen dira.

Ikus-entzunezko liburutegia

Ikus-entzunezko liburutegia

Ikus-entzunezko liburutegia ikusi

Berdintasunerako Zerbitzuaren webgunean IKUS-ENTZUNEZKO LIBURUTEGIA atala aurkituko duzu. Honen bidez feminismo eta berdintasunari buruzko egindako hitzaldien bideoak dituzue.

Jardueren Agenda

Harpidetzearen Kudeatzea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org