Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Igualdad
Gaztelanieraz sarbidea

2015eko maiatzaren 8an, ostirala

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 32 zk.

Homofobia eta transfobiari aurre egitea

CLOUDBURST filma

Zineforuma. Filma: CLOUDBURST

Maiatzaren 11n (astelehena), 19:00etatik 21:00etara, Montehermoso Kulturunean, "Cloudburst" filma (Zuzendaria: Thom Fitzgerald) izango dugu. Jatorrizko bertsioa ingelesez eta azpitituluak gaztelaniaz. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.

"Jongens" filma

Zineforuma. Filma: JONGENS

Maiatzaren 12an (asteartea), 19:00etatik 21:00etara, Montehermoso Kulturunean, "Jongens" filma (Zuzendaria: Mischa Kamp) izango dugu. Jatorrizko bertsioa nederlanderaz eta azpitituluak gaztelaniaz. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.

Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola

Hitzaldia "Fresko-fresko. Helduaroan dauden emakumeei buruzko hausnarketa"

Hitzaldia "Fresko-fresko. Helduaroan dauden emakumeei buruzko hausnarketa". Anna Freixas

Maiatzaren 13an (asteazkena), 19:00etatik 21:00etara, Montehermoso Kulturunean, "Fresko-fresko. Helduaroan dauden emakumeei buruzko hausnarketa" izeneko hitzaldia izango dugu (Hizlaria: Anna Freixas). Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.

Gizonen erantzunkidetasuna

Haurtxoen zaintza

Haurtxoen zaintza. Batez ere gizonentzat.

Lantegi praktikoak haurren zaintzan jaiotzetik trebatzeko eta gizonek erantzunkidetasuna garatzeko haurrak zaintzarekin lotura duten lanetan.Salburua gizarte etxean izango dira, maiatzean eta ekainean.Bikoteek, familia gurasobakarretako emakumeek eta lesbianak diren bikotekideek ere izena eman dezakete.

Ikus-entzunezko liburutegia

Ikus-entzunezko liburutegia

Ikus-entzunezko liburutegia ikusi

Berdintasunerako Zerbitzuaren webgunean IKUS-ENTZUNEZKO LIBURUTEGIA atala aurkituko duzu. Honen bidez feminismo eta berdintasunari buruzko egindako hitzaldien bideoak dituzue.

Jardueren Agenda

Harpidetzearen Kudeatzea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org