2015eko maiatzaren 5ean, asteartea |
Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 31 zk. |
 |
Homofobia eta transfobiari aurre egitea |
 |
 |
 |
 |  | Zinemaren eta arte eszenikoen astea homofobia eta transfobiaren aurka sentsibilizatu eta hezteko Maiatzaren 17an (igandea) Homofobia eta Transfobiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horren helburu nagusia honakoa da: hainbat jarduera mota sustatu eta koordinatu nahi da, lesbianek, gayk, transexualek, transgeneroek, bisexualek eta intersexualek (LGTTBI kolektiboa) jasaten duten diskriminazioa, estigmatizazioa eta indarkeria salatzeko eta honi aurre egiteko. Hori dela eta, maiatzaren 11tik 17ra, Montehermoso Kulturunean, "Zinemaren eta arte eszenikoen astea homofobia eta transfobiaren aurka sentsibilizatu eta hezteko" egingo dugu. |  |  |  | Zineforuma. Filma: CLOUDBURST Maiatzaren 11n (astelehena), 19:00etatik 21:00etara, Montehermoso Kulturunean, "Cloudburst" filma (Zuzendaria: Thom Fitzgerald) izango dugu. Jatorrizko bertsioa ingelesez eta azpitituluak gaztelaniaz. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte. |  |  |  | Zineforuma. Filma: JONGENS Maiatzaren 12an (asteartea), 19:00etatik 21:00etara, Montehermoso Kulturunean, "Jongens" filma (Zuzendaria: Mischa Kamp) izango dugu. Jatorrizko bertsioa nederlanderaz eta azpitituluak gaztelaniaz. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte. |  |  |  | Zineforuma. Filma: FUORISTRADA Maiatzaren 14an (osteguna), 19:00etatik 21:00etara, Montehermoso Kulturunean, "Fuoristrada" filma (Zuzendaria: Elisa Amoruso) izango dugu. Jatorrizko bertsioa italieraz eta azpitituluak gaztelaniaz. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte. |  |  |  | Itzal-antzerkia haurrentzat: TITIRITESA Maiatzaren 17an (igandea), Montehermoso Kulturunean, 5 eta 10 urte bitarteko neska-mutilentzako Itzal-antzerkia (Titiritesa) izango dugu. Kontalaria: Bego Alabazan. Ordutegia: lehenengo saioa, 11:30etik 12:30era (euskaraz); eta bigarrena, 13:00etatik 14:00etara (gaztelaniaz). Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte. |  |
|
Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola |
 |
 |
 |
|
Gizonen erantzunkidetasuna |
 |
 |
 |
 |  | Haurtxoen zaintza. Batez ere gizonentzat. Lantegi praktikoak haurren zaintzan jaiotzetik trebatzeko eta gizonek erantzunkidetasuna garatzeko haurrak zaintzarekin lotura duten lanetan.Salburua gizarte etxean izango dira, maiatzean eta ekainean.Bikoteek, familia gurasobakarretako emakumeek eta lesbianak diren bikotekideek ere izena eman dezakete. |  |
|
Erakusketa |
 |
 |
 |
|
Ikus-entzunezko liburutegia |
 |
 |
 |
 |  | Ikus-entzunezko liburutegia ikusi Berdintasunerako Zerbitzuaren webgunean IKUS-ENTZUNEZKO LIBURUTEGIA atala aurkituko duzu. Honen bidez feminismo eta berdintasunari buruzko egindako hitzaldien bideoak dituzue. |  |
|
Jardueren Agenda |
 |
 |
 |
|
Harpidetzearen Kudeatzea |
 |
 |
 |
|
 |