Vitoria-Gasteizko Udala

2026ko ekainaren 30ean, asteartea

Berdintasun Zerbitzuko Aldizkaria- 2026ko uztaila

Gaztelaniaz ikusi
Siluetas

Indarkeria matxista prebenitzeko eta hari buruz sentsibilizatzeko udako kanpaina


Libre Nonahi
"Sé LIBRE izan nonahi" indarkeria matxista prebenitzeko udako kanpaina

Uda elkartzeko, aisialdirako eta gozatzeko garaia da, baina baita konpromiso kolektiborakoa ere. Ezagutu indarkeria matxistaren aurkako udal-estrategiak, Sé LIBRE Izan Nonahi-k, uztailean, abuztuan eta irailean egingo dituen prebentzio- eta sentsibilizazio-ekintzak. Udan ere indarkeria matxistarik gabeko espazio seguruak nahi ditugulako. Udan ere, Sé LIBRE Izan Nonahi!

Ikerlan feministen lehiaketa


Eskuragarri dago jada eskalada jabetze feministarako tresna gisa aztertzen duen ikerketa

VI. Ikerlan feministen lehiaketaren irabazleak, Maria Francisca Mas Rierak, gorputzaren, identitatearen, generoaren eta kirol-espazioaren erabileren arteko harremanak aztertu ditu. Aurkikuntzek erakutsi dutenez, eskaladak jabetze-prozesuak eta kirolean dauden egiturazko berdintasun-ezak zalantzan jartzeko prozesuak errazten ditu. Parte-hartzaileek indarkeria matxistak, genero-aginduen ondoriozko mugak eta gorputz- eta emozio-autopertzepzioaren aldaketak identifikatu dituzte.

Ikerlanak
Kontsultatu VII. edizioaren oinarriak

Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 30etik irailaren 30era da. Lehiaketaren helburua da ezagutza eta ikerketa feministak sustatzea, udalerriko jabetze feministari bide ematen laguntzeko. 5.000 euroko bi sari izango ditu, eta hautatutako proposamenak egiten dituzten pertsonei ikerketa-lanetan laguntzea aurreikusten da.

Jabetze Feministarako Eskola


Hurrengo ikasturtean elkar ikusiko dugu

Hurrengo ediziorako izen-emateak, irailaren 16tik aurrera.

Elena Olaortua Aldarteren abokatuaren hitzaldia eskuragarri dago

‘Alternativas para hacer frente a las violencias por motivos de orientación sexual e identidad de género’ izenburua izan zuen hitzaldiak, eta Leyre Apellaniz soziologo eta aktibista transfeministak moderatu zuen. Maiatzak 17. LGTBI-fobiaren aurkako eguneko programazioan parte izan zen.

Kattalin Miner eta Iñi Etxezarretaren hitzaldia eskuragarri dago

‘Aniztasuna vs. araua. Nondik eta nola landu pedagogia feministak ikasgeletan?’ izenburupean, Eihera Kooperatibako kideek hitzaldia eman zuten, Txiki Estívariz irakasle eta aktibista transfeministak moderatuta, Maiatzak 17. LGTBI-fobiaren aurkako eguneko programazioaren esparruan.

Emakumeen Etxean oporrak hartu baino lehen...


Wiki
Wikikedadak

Mentxu Ramiloren eskutik Wikipedia feministizatzeko! Uztailak 9, 11:00tatik 13:00era.

Etxeko eta zaintzako langileentzako informazio eta orientazio zerbitzua

Arreta presentziala eta telefonikoa. Uztaileko ordutegia: 11:30etatik 13:30etara. Abuztuan itxita.

Irailean, lan-eskubideei buruzko ikastaroa: Zaintzen eta lan-eskubideen ekonomia feminista. Etxeko eta zaintzako lana egiten duzu?
Udako ordutegia Gasteizko Emakumeen Etxean
Eleen Ganbarako liburutegia

Eleen Ganbara liburutegia, Emakumeen Etxeko hirugarren solairuan kokatuta eta Sorginenea Elkarteak kudeatuta, uztaileko astelehenetan (6, 13, 20 eta 27) eta ostegunetan (2, 9 eta 16) irekiko da 18:00etatik 20:00etara. Abuztuan itxita egongo da. Horregatik, 5 liburu erreserbatu ahal izango dira, eta itzultzeko epea irailaren 15era arte luzatuko da.

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org