Ikerlan irabazlearen aurkezpena |
Eskalada jabetze feministarako tresna gisa Ekainaren 4an, 18:30ean, Emakumeen Etxean, "Escalada como herramienta para la transformación" ikerlana aurkeztuko du Maria Francisca Mas Rierak. Ikerketa Ekintza Parte-hartzaile Feministaren metodologia baten bidez, gorputzaren, identitatearen, generoaren eta kirol-espazioaren erabileren arteko harremanak aztertzen ditu ikertzaileak. Aurkikuntzek erakutsi dutenez, eskaladak jabetze-prozesuak eta kirolean dauden egiturazko berdintasun-ezak zalantzan jartzeko prozesuak errazten ditu. Parte-hartzaileek indarkeria matxistak, genero-aginduen ondoriozko mugak eta gorputz- eta emozio-autopertzepzioaren aldaketak identifikatu zituzten. | |
Horrez gain, Emakumeen Etxean... |
| |
| |
Amen Artean Amatasunaz hausnartzen jarraitzeko hurrengo saioa: ekainak 14. | |
Bisita gidatuak Emakumeen Etxean Gasteizko Emakumeen Etxea bisitatu nahi duzu? Proiektua, oro har, zertan datzan jakin eta XV. edizioa abian duen Jabetze Feministarako Eskola zertan datzan jakin? Zein taldek eta pertsonak erabiltzen dute Etxea eta zein baliabide eta zerbitzu eskaintzen ditu? | |
Udako ordutegia Gasteizko Emakumeen Etxean Uztaileko goizetan Emakumeen Etxea zabalik egongo da ohiko ordutegian (10:00etatik 14:00etara). Uztailean zehar, arratsaldez ez da jendaurreko arretarik egingo. Hala ere, hiriko elkarte eta taldeek aukera izango dute Etxeko aretoak erreserbatzeko, beti bezala, espazioen lagapen zerbitzuaren bitartez. Abuztuan Emakumeen Etxea itxita egongo da. | |
Gaueko aisialdiko testuinguruetako sexu-erasoen aurkako protokoloari buruzko prestakuntza |
| |
Eta gainera... |
Creativity is Female Fest — La Maratón Emakumeen sormenari eskainitako jaialdia, zuzeneko hitzaldi eta formatuekin, diseinuaren eta komunikazioaren erreferenteekin batera. Verónica Fuerte, Marina Salazar, Clara Schmidt eta Diseña pa la peña! podcastak parte hartuko dute. Goizean tailerrak eta jarduera parte-hartzaileak izango dira, besteak beste collage tailer bat (Marina Salazarrekin) eta lidergoari buruzko mentoritza bat (Maitena Salinasekin). | |
Zure harpidetzaren kudeaketa |
| |