Vitoria-Gasteizko Udala

2026ko maiatzaren 5ean, asteartea

Maiatzak 17, LGTBI-foiaren aurkako Eguna

Gaztelaniaz ikusi
Siluetas

Markoa haustea


M17ko programazioa

Aurtengo kanpainak fokua aldatzeko beharra esplizitu egin du. Arazoa ez dago arrazoi desberdinengatik sexu- eta genero-arauarekin —edo beste batzuekin — bat ez datozen pertsonengan, baizik eta pertsona horiek baztertzen dituzten eta beren aukerak eta askatasunak mugatzen dituzten marko normatiboetan. Sexu- eta genero-identitate guztiek errekonozimendu eta balio bera izan behar dute. Hala, arauarekin bat datozenek ez dute gainerakoekiko pribilegiorik izango. Eman begirada bat programazioari, ziur interesatuko zaizuela.

Hurrengo topaguneak Emakumeen Etxean!


Jatorriak
Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea

Jatorri anitzeko emakumeen bilgunean, emakumea, migratua izateaz eta gure egunerokotasunean aurkitzen ditugun oztopo desberdinei aurre egiteko moduez mintzatuko gara ostegunero: maiatzak 7, 14, 21 eta 28an.

Autodefensa
Autodefentsa Feminista

Autodefentsa Feminista neskentzat, 10-13 urteko eta 14-18 urteko taldeak. Hurrengo saioa BATERATUA: maiatzak 10ean.

Xake feminista

Xake feminista hain maskulinizatuta dagoen kirol honetan berdintasuna gehitzen jarraitzeko. Maiatzaren 18an hurrengo saioa.

Wiki
Wikikedadak Emakumeen Etxean

Wikikekadak Mentxu Ramiloren eskutik Wikipedia feministizatzeko! Hurrengo saioa maiatzak 21ean.

Amen Artean

"Entre Madres" taldea. Amatasunaz hausnartzen jarraitzeko hurrengo saioa: maiatzak 24.

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org