Vitoria-Gasteizko Udala

2026ko otsailaren 3an, asteartea

Berdintasun Zerbitzuko Aldizkaria - 2026ko otsaila

Gaztelaniaz ikusi
Siluetas

Adi elkarteak!


Genero-berdintasun diru-laguntzak

Martxan da genero-berdintasunaren alorrean jarduerak eta proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdia. Gogoan izan aurten epea otsailaren 18an amaituko dela (18a barne).

Jabetze Feministarako Eskola


Hitzaldia: Accesibilidad. el unicornio del arte contemporáneo

Costa Badiak, bere praktika artistikoaren bitartez eta desgaitasuna duen emakume gisa, arte garaikidean irisgarritasunak planteatzen dituen erronkak aztertuko ditu.

3ren artean zineforuma: "Los pequeños amores"

Egunerokotasunean amarekin bizitzeak dakartzan une xumeak eta, aldi berean, geure burua haren ispiluetan ikustean sortzen diren emozio eta gogoeta sakonak uztartzen dituen istorio intimoa da.

Beta Eremu Feminista: Podcast - Araba lurraren defentsan

Eli Pagola eta Araba Bizirik-en arteko solasaldia, lurraldearen defentsaz eta krisi ekosozialari erantzuteko ikuspegi ekofeminista eta komunitarioez.

Emakumeen Etxea


Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea hileko ostegun guztietan 17:30etatik 19:30etara.
Wiki
Wikikedadak: Otsailak 18, 17:00etan Wikikedada – saioa Mentxu Ramiloren eskutik Wikipedia feministizatzeko!
Autodefentsa
Nerabeentzako Autodefentsa Feminista

Otsailak 22an, ADFko bi taldeek Gasteizko mugimendu feministarekin elkartuko dira, gizarte-mugimenduak nola antolatzen diren, indar kolektiboa nola sortzen den eta borroka komun baten parte izateak zer esan nahi duen azaltzeko... eta hurrengo M8a elkarrekin prestatzen lagunduko digute!

Otsailaren 22an Amen Artean taldearen hurrengo saioa amatasunaz hausnartzen jarraitzeko.
Etxeko eta zaintzako langileentzako informazio eta orientazio Zerbitzua

Arreta aurrez aurre eta telefonoz ematen da, asteazkenero, 17:30etik 19:30era, eta aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Harremanetarako: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city , edo, 945 16 12 14.

Eta gainera...


Broders proiektuan parte hartu nahi duzu?

18 -35 urte arteko, euskaraz eta gaztelaniaz dakiten boluntarioak behar dituzte. Harremanetarako: kaixo@broders.eus

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org