Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Igualdad
Gaztelanieraz sarbidea

2015eko apirilaren 13an, astelehena

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 29 zk.

Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola

Emakumeak eta kirola: estereotipoak hautsiz eta mugak gaindituz

"Emakumeak eta kirola: estereotipoak hautsiz eta mugak gaindituz" Hitzaldia

Ainhoa Azurmendik eta Maider Undak "Emakumeak eta kirola: estereotipoak hautsiz eta mugak gaindituz" izeneko hitzaldia egingo dute. Hitzaldia apirilaren 15ean izango da, 19:00etatik 21:00etara, Montehermoso kulturunean / Oihaneder Euskararen Etxean (Ortu�o aretoa).

Sarean lan egiteko tresnak eta aktibismoa interneten

"Sarean lan egiteko tresnak eta aktibismoa interneten" lantegia

Datak eta ordutegia: maiatzaren 5, 7, 12, 14 eta 19an (astearte eta ostegunak), 18:00etatik 21:00etara. Lantegi honetan, sarean lan egiteak eta Internet bidezko aktibismoak gizarte-mugimenduetarako duten garrantziari buruz hausnartuko dugu. Prestatzailea: Mentxu Ramilo Arauko (Politika eta Administrazio Zientzietan doktorea eta Teknologia erremintetan prestatzailea). Lantegia elkarteetako eta taldeetako emakumeei zuzenduta dago. Izena emateko epea: apirilaren 15etik 30era arte. Izena emateko: berdineskolavg@vitoria-gasteiz.org

"La Demora" filma

Zineforuma / BERDINZINEMA: "La Demora"

"La Demora" filma (zuzendaria: Rodrigo Pl�) apirilaren 23an, osteguna, 18:30etik 21:00etara, Montehermoso kulturunean / Oihaneder Euskararen Etxean egingo da. Dinamizatzailea: Helena Gonz�lez (Zine eta Giza Eskubideetan aditua). Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.

Martxoak 8. Aste honetarako ekimenak

"Emakumeak. Afganistan". Erakusketa eta bisitak gidatuak

"Emakumeak. Afganistan". Erakusketa eta bisitak gidatuak

"Emakumeak. Afganistan" erakusketa, martxoaren 5etik maiatzaren 3ra Montehermoso Kulturunean.

12 eta 18 urte bitarteko emakume gazteentzako lantegia

xtraclub 2015

Nire bizitza neuk kontrolatzen dut, edo nola izan nire eguneroko bizitzaren erregina

Inkonformistak diren emakume gazteentzako lantegia. 12 eta 18 urte bitartekoa izan behar zara. Lantegia maiatzaren 22an eta 29an egingo da.

Ikus-entzunezko liburutegia

Ikus-entzunezko liburutegia

Ikus-entzunezko liburutegia ikusi

Berdintasunerako Zerbitzuaren webgunean IKUS-ENTZUNEZKO LIBURUTEGIA atala aurkituko duzu. Honen bidez feminismo eta berdintasunari buruzko egindako hitzaldien bideoak dituzue.

Jardueren Agenda

Harpidetzearen Kudeatzea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org