Lantegia apirilaren 18an eta 19an egingo da, Iparralde Gizarte Etxean. Larunbateko ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da; eta igandekoa, 10:00etatik 14:00etara. Izena emateko epea apirilaren 11n bukatuko da edo leku kopurua agortzen den arte
Ainhoa Azurmendik eta Maider Undak "Emakumeak eta kirola: estereotipoak hautsiz eta mugak gaindituz" izeneko hitzaldia egingo dute. Hitzaldia apirilaren 15ean izango da, 19:00etatik 21:00etara, Montehermoso kulturunean / Oihaneder Euskararen Etxean (Ortuņo aretoa).
Berdintasunerako Zerbitzuaren webgunean IKUS-ENTZUNEZKO LIBURUTEGIA atala aurkituko duzu. Honen bidez feminismo eta berdintasunari buruzko egindako hitzaldien bideoak dituzue.