Vitoria-Gasteizko Udala

2025eko azaroaren 6an, osteguna

A25, Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna

Gaztelaniaz ikusi
Siluetas

Oroitzapenezko programazioa


Hitzaldia: Masculinidades jóvenes en transformación. Entre el compromiso y la reacción

Hizlariak: Lionel S. Delgado, Soziologian doktorea (Bartzelonako Unibertsitatea) eta maskulinitate berdinzaleen, harremanen eta antifeminismoen arloko ikertzaile, trebatzaile eta dibulgatzailea. Bróders proiektuko teknikaria. Josetxu Riviere Aranda, generoan, maskulinitateetan eta berdintasunean aditua. Emakunderen Gizonduz zerbitzuko Idazkaritza Teknikoko koordinatzailea.

AURRETOPAKETA tailerra: Nire, gure harremanak HORRELA BAI! Reels que me representan

Bi eguneko tailer honetan, parte-hartzaileek sentitzen dutenetik eta nahi dutenetik abiatuta reel-ak sortuko dituzte. Reel horietan izan nahi dituzten indarkeria matxistarik gabeko harremanak islatuko dituzte. Dinamizatzaileak: Kai Nakai eta Itziar Nanclares de Gamboa. 12-26 urte bitarteko gazteentzat.

Prestakuntza: Las consecuencias (in)visibles de las guerras: mujeres y medioambiente

Zuriñe Rodríguez Lararen eta Alberto Coronel Tarancónen laguntzarekin, gatazka armatuetan ikusezin egiten dizkiguten ondorioak aztertuko ditugu, emakumeen eta ingurumenaren gaineko inpaktuari arreta berezia jarriz.

Sé LIBRE izan nonahi TOPAKETA

Kai Nakai, Julen Collazo, Leo Bueriberi, Xsakara eta Zuriñe Hidalgo artistekin indarkeria matxistarik gabeko harreman sexual-afektiboei buruz hitz egingo dugu. Sariak egongo dira, dantza, musika eta askoz gehiago… 12 eta 26 urte bitarteko gazteentzat.

Tailerra: Autodefentsa feminista

Gazteria Zerbitzuak antolatutako tailer honetan, parte-hartzaileek zenbait ikuspegitatik landuko dute indarkeria matxista. 18 eta 30 urte bitarteko neskentzat.

Arte eszenikoa: Casarse Por Papeles Es... Verdadero Amor!

"Casarse Por Papeles Es... Verdadero Amor!" zaintzen erromantizismoa birkokatzeko zirikada da. Zuzendaria: Magy Castillo • Nikaragua • Egiletza propioa

Ikerlan feministen VI. lehiaketa


Ikerketa feminista
Badauzkagu irabazleak!

Maria Francisca Masek eskalada aztertuko du ahalduntze feministarako tresna gisa, eta Joseba Gabilondok eta Borja Muñozek Euskal Herrian indarkeria matxista leporatzen zaien gizonei laguntzeko esperientziak aztertuko dituzte, ikuspegi feminista, leheneratzaile eta intersekzionaletik. Ikerlan bakoitzak 5.000 euro izango ditu.

Nobedadeak Jabetze Eskolako bideotekan!


Hitzaldia: Generaciones de dignidad

Urrian, Mai Al Bayoumi gurekin egon zen 25/26 #JabeEskolaVG ikasturte honetako hitzaldi atala inauguratzen. Hitzaldia galdu bazenuen edo berriro ikusi nahi baduzu, hemen duzu!

Emakumeen Etxea


Etxeko eta zaintzako langileentzako informazio eta orientazio zerbitzuko kontsulta-material berriak

Dagoeneko eskuragarri daude etxeko eta zaintzako langileen lan-eskubideak ezagutzeko eta defendatzeko koadernotxo monografikoen zenbaki berriak, 7tik 12ra bitartekoak.

Elkarrizketa Kapital-gatazka vs Bizitza

Elkarrizketa Kapital-gatazka vs Bizitza (online). Madrilgo prekarietatearen eta ekonomia feministaren ardatzarekin.

instagram
Baita ere sare sozialetan!

Facebook, Twitter edo Instagram!

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org