2025-2026 programazioa |
Informazioa eta izen-emateak Jabetze Feministarako Eskolaren XV. edizioa hastear dago, eta, beti bezala, heteropatriarkatuaren aurkako erresistentziak ehuntzen jarraitzera, kolektiboen partekatzera eta eztabaida bateratuak sortzera gonbidatzen duten jarduerez beteta dator. Izen-emate epea zabalik irailaren 8tik aurrera Webgunean, gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan. | |
Inaugurazioa Ikasturtea hasteko Ausarta dantza-proposamen zirraragarria izango dugu Loturak Dantza Konpainiaren eskutik, non bere gazte antzezleek begirada ausart, fisiko eta poetikoa eskainiko dute Gernikako bonbardaketaren inguruan. Eta galdetzera gonbidatuko gaituzte: gaur egun, zer esan nahi du ausarta izateak? Irailaren 24an izango da Beñat Etxepare antzokian (Iparralde gizarte-etxea), gonbidapen bitartez eta sarrerak agortu arte. | |
Ikerlan feministen VI. lehiaketaren oinarriak Proposamenak irailaren 30era arte aurkeztu eta maiatzera arte garatuko dira. Lehiaketak 5.000 euroko bi sari izango ditu, eta hautatutako proposamenak egiten dituzten pertsonei ikerketa-lanetan laguntzea aurreikusten da. | |
Emakumeen Etxea |
| |
| |
| |
Zure harpidetzaren kudeaketa |
| |