Vitoria-Gasteizko Udala

2025eko ekainaren 2an, astelehena

Berdintasun Zerbitzuko Aldizkaria- 2025eko ekaina

Gaztelaniaz ikusi
Siluetas

Jabetze Feministarako Eskola


Ikerlan irabazleen aurkezpena

June Fernández Casetek eta Pilar Rodríguez Pérezek ikasturte honetan garatu dituzten ikerlanak azalduko dituzte, V. Ikerlan Feministen Lehiaketa irabazi zutelako. Berdintasun Zerbitzuak EHUren ‘Emakumeen eta Gizonen berdintasunaren gaineko Masterra: Berdintasun Agenteak’ masterrarekin lankidetzan gauzatzen du lehiaketa hau. Ikerlanak ekainaren 5ean, 18:30ean, Emakumeen Etxean aurkeztuko dira.

Emakumeen Etxean


Emakumeen Etxeak ateak irekiko ditu

Gune feminista hau barrutik ezagutzera gonbidatzen zaituztegu: minibisita gidatuak egongo dira, proiektua posible egiten duten zenbait talderekin topaketak, eta jakintzak eta esperientziak partekatzeko uneak. Gainera, merienda, kontzertu berezia Miren Narbaizarekin... eta zozketa sorpresa bat ere bai!Adingabeentzako zaintza zerbitzua ere egongo da, aurpegi-margoketa eta Etxea apaintzeko tailerrekin.

Jatorriak
Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea

Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea 17:30etatik 19:30etara. Ekainak 5, 12,19 eta 26 .

Lantegia: Economía feminista y trabajo de hogar y de cuidados

Ekainaren 11n, Etxeko eta zaintzako langileei zuzendutako lantegia. Bertan gure lanak ekonomian duen eragina aztertuko da.

Etxeko eta zaintzako langileentzako informazio eta orientazio zerbitzua

Gainera, Etxeko eta zaintzako langileentzako informazio eta orientazio zerbitzua ekainean martxan jarraitzen du Arreta aurrez aurre eta telefonoz ematen da, asteazkenero, 17:30etik 19:30era, eta aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Harremanetarako: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, edo, 945 16 12 14.

Udako ordutegia Gasteizko Emakumeen Etxean

Uztaileko goizetan Emakumeen Etxea zabalik egongo da ohiko ordutegian (10:00-14:00). Uztailean zehar, arratsaldez ez da jendaurreko arretarik egingo. Hala ere, hiriko elkarte eta taldeek aukera izango dute Etxeko aretoak erreserbatzeko, beti bezala, espazioen lagapen zerbitzuaren bitartez. Uztailaren 25ean eta abuztuan Emakumeen Etxea itxita egongo da.

Hitzaldi berria Youtuben!


Hitzaldia: Intersexualidades: emergencias y debates en torno a personas con características sexuales diversas

Maiatzean, M17 - LGTBIfobiaren aurkako Eguneko kanpaina barruan, Nuria Gregori Flor izan genuen #JabeEskolaVG-n Eskolako edizio honetako azken hitzaldian. Galdu bazenuen edo berriro ikusi nahi baduzu, hemen duzu!

Eta gainera...


Popatik Fest!

Ikusgunek, LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak, bere seigarren urtebetetzea ospatuko du Popatik Fest! jaiarekin, jai disidentea, feminista eta arauz kanpokoa. Guztiok batera ospatuko dugu ekainaren 14an, 20:30ean, Jimmy Jazz Gasteiz-en.

Menopausiari buruzko zikloa Arriagan

Arriaga gizarte-etxeak hainbat hitzaldi eta menopausiari buruzko ikastaro bat hartuko ditu maiatzaren 8tik ekainaren 5era, arloko profesionalen eta espezialisten eskutik.

instagram
Baita ere sare sozialetan!

Facebook, Twitter edo Instagram!

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org