Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Igualdad
Gaztelanieraz sarbidea

2015eko martxoaren 9an, astelehena

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 25 zk.

Diru-laguntzak emateko deialdia

2015eko diru-laguntzak emateko deialdia

Gasteizko udalerrian genero-berdintasunaren alorrean jarduerak eta proiektuak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoa. 2015eko ekitaldia

Martxoaren 6an, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean 2015eko ekitaldiko Gasteizko udalerrian genero-berdintasunaren alorrean jarduerak eta proiektuak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoa argitaratu zen. Eskabideak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 7an bukatuko da.

Genero-ikuspegia Hizkuntza Politikan

POLÍTICA LINGÜÍSTICA CON PERSPECTIVA DE GÉNERO

"Nola txertatu genero-ikuspegia hizkuntza politikan? Lanerako marko baten proposamena" izeneko lan-proposamenaren aurkezpena eta egiaztatzea

"Nola txertatu genero-ikuspegia hizkuntza politikan? Lanerako marko baten proposamena" izeneko lan-proposamenaren aurkezpena eta egiaztatzea martxoaren 11n egingo da, 18:00etatik 20:30era, Oihaneder Euskal Etxean (Betolaza aretoa).

Martxoak 8. Aste honetarako ekimena

Recital de poesía

"Emakumea, ahotsa eta bertsoa" poesia errezitaldia

Jalgi-Surgir emakumeen elkarteak "Emakumea, ahotsa eta bertsoa" poesia errezitaldia antolatu du. Poesia errezitaldia martxoaren 13an, 19:00tan izango da.

Martxoak 8. Programazioa

8 marzo

Martxoak 8, Emakumeen nazioarteko eguna

Ezagutu eguna ospatzeko antolatutako ekimenak. Hainbat emakumek gure hirian egiten duten lana. Euren lana eta parte-hartze soziopolitikoa ikustarazteko eta sustatzeko, Vitoria-Gasteizko Udalak Martxoaren 8rako ondoko elkarteek proposatu dituzten ekimenak babestu eta zabaldu nahi ditu: María de Maeztu Forum Feminista, Jalgi-Surgir Emakume Elkartea, Maliko Djkafo Emakumeen Elkartea, ASVE (Euskadi eta Ekuador arteko Elkartasuna) Elkartea, Eskubide-berdintasunaren aldeko Emakumeak "MUID".

Emakumeen aldeko lasterketa solidarioa

3. Lasterketa Solidarioa

Beren bizitza aldatzeko borrokan aritzen diren emakume ausarten aldeko III. lasterketa solidarioa

Alboan Fundazioak, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta beste erakunde batzuen laguntzaz, beren bizitza aldatzeko borrokan aritzen diren emakume ausarten aldeko III. lasterketa solidarioa antolatu du. Lasterketa martxoaren 15ean, 11:00etan, izango da.

Ikus-entzunezko liburutegia

Ikus-entzunezko liburutegia

Ikus-entzunezko liburutegia ikusi

Berdintasunerako Zerbitzuaren webgunean IKUS-ENTZUNEZKO LIBURUTEGIA atala aurkituko duzu. Honen bidez feminismo eta berdintasunari buruzko egindako hitzaldien bideoak dituzue.

Jardueren Agenda

Harpidetzearen Kudeatzea

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org