Vitoria-Gasteizko Udala

2025eko urtarrilaren 30ean, osteguna

Berdintasun Zerbitzuko Aldizkaria- 2025eko otsaila

Gaztelaniaz ikusi
Siluetas

Jabetze Feministarako Eskola


Un mapa para la incertidumbre. Palabras para pensar la infancia desde otras coordenadas

Miquel Missé eta Álex Martinezen "Un mapa para la incertidumbre" liburu ilustratuaren bitartez, haurtzaroko genero aniztasunaren inguruan hausnartuko dugu. Trebatzailea: Miquel Missé.

Rita
Hitzaldia: Feminismoaren erronkak garai apokaliptikoetan

Feminismoa beti izan da tresna kritiko eta eraldatzailea, baina oraingo erronkek premiazko galderak sortzen dituzte. Nola interpretatu krisi globalak ikuspegi feministatik? Hizlaria: Rita Segato.

CHIPKO: Lectura dramatizada

CHIPKO iluntasuna zeharkatuko duen bidaia argitsua da, eta, emakume ausartei buruzko istorioen bidez, itxaropena itzuliko digu: zuhaitz-okupak, zuhaitz-besarkatzaileak, zuhaitz-landatzaileak… izango ditugu hizpide, guztiek arriskatu baitzuten bizitza guztion ongizatearen alde. Zuzendaria: Daniela Feixas. Antzezleak: Anna Güell eta Tània Banús. Konpainia: Q-ars Teatre. Laguntzailea: SETEM Hego Haizea.

Feminismoan itzel: Zaindu maite duzun oro

Bizitzako lehen urteetan, ikaskuntzak jolastuz barneratzen dira. Adingabeengana hurbiltzeko zailtasunak ezagututa, tailer honen helburu nagusia sexu- eta genero-aniztasuna sustatzea da, haurren parte-hartzea funtsezkoa izanik. Trebatzaileak: Ageda, Alaitz eta Leyre

¡Atención, asociaciones!


Genero-bedintasun diru-laguntzak

Martxan da genero-berdintasunaren alorrean jarduerak eta proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdia. Gogoan izan aurten epea otsailaren 12an amaituko dela (12a barne).

Emakumeen Etxean


Autodefentsa
Nerabeentzako Autodefentsa Feminista

AutoDefentsa Feminista saioa 10-13 eta 14-18 urteko neskentzat, Kiskali – Basauriko Gazte Talde Feministarekin.

Hirigintza feminista

Otsailaren 6an Hirigintza feminista: gaian interesa duten pertsonentzako hausnarketa eta prestakuntza taldea. Kontaktatu informazio gehiagorako.

Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea

Otsailak 6, 13, 20 eta 27, Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea 17:30etatik 19:30etara.

Amak
Amen artean

Otsailaren 16an Amen Artean taldearen hurrengo saioa amatasunaz hausnartzen jarraitzeko.

Wiki
Wikikedadak

Otsailak 25, 17:00etan Wikikedada – saioa Mentxu Ramiloren eskutik Wikipedia feministizatzeko!

Etxea
Espazioak erreserbatzea

GOGORATU! Emakumeen Etxean ahalduntze feminista bultzatzen duten jarduerak egiteko gelak erabiltzeko eskaera-sistema dugu. Nork eska dezake? Talde, kolektibo feministak eta emakume elkarteak, baita beste erakunde batzuk ere, ahalduntze feminista sustatzen duten ekimenak egiteko.

Eta gainera...


Gorputzak
Tailerra: Etxebizitza eta bere ingurunerako hurbilketa feminista

Otsailaren 22an, larunbata, 11:00etatik 13:30era, Encina Villanuevaren eskutik artearen eta ekofeminismoaren arteko lotura aztertuko dugu. Hainbat emakume artista ezagutuko ditugu, ingurunea babestu edo komunitatea kontzientziatzen dutenak. Batzuek gorputzarekin margotzen dute, batzuek paisaian jarduten dute, eta guztiek sistema zalantzan jartzen dute. Setem Hego Haizeak antolatua.

instagram
Baita ere sare sozialetan!

Facebook, Twitter edo Instagram!

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org