Jabetze Feministarako Eskolan |
Lantegia: "La problemática de la vivienda y su principal incidencia en las mujeres" Etxebizitza duina izateko eskubidea guztion eskubidea da. Alabaina, gaur egun eskubide hori ez dago bermatuta, eta asko dira etxebizitza duinik eskuratu ezinik dabiltzanak. Arazoa are larriagoa da, gainera, egoerari genero-ikuspegiarekin heltzen badiogu. Problematika mingarri horretara eta egon daitezkeen irtenbideetara hurbilduko gara. | |
Kontzertua: Susy Shock, Caro Bonillo eta Andrea Bazanekin Susy Shock, trans artista sudaka eta 40 urtetik gorako ibilbidearekin, bere talde trabesti trans ez-binarioarekin batera ezinbesteko erreferentzia dira Argentinako musika folklorikoan. Halaber, idazlea, poeta, aktorea, irakaslea, gidaria eta Futuro Trans taldeko kidea da ¡Ez galdu Salburuako G.E.ko Areto Nagusian, gonbidapenarekin! | |
Lantegia: "Violencia entre bolleras" Testuinguru sexu-afektiboetan ezartzen ditugun indarkerien inguruan hausnartuko dugu, bai maila teorikoan, terminoaren kontzeptualizaziotik abiatuta, bai maila pertsonalean, jasaten eta/edo ezartzen ditugun egoera zehatz edo egunerokoak aztertuta. | |
Lantegia: "Nola eragiten naute gorputz kanonikoek? Eta lodifobiak?" Zer gertatuko litzateke bihar lodi(ago) esnatuko bazina? Gaizki sentiaraziko lizuke horrek? Lantegi honetan lodifobia zer den, nola egituratzen den matxismoarekin edo arrazakeriarekin eta horrek nola eragiten digun landuko dugu, bakoitzaren esperientzietatik abiatuta. 10-15 urte bitarteko neskei zuzendua. | |
| |
Nobedadeak Jabetze Eskolako bideotekan! |
Hitzaldia: Palestina es una cuestión feminista Ikasturteari hasiera eman genion Irene Zugastirekin, Gladys Giraldoren dinamizazioaz lagunduta, Palestinaz hitz egiteko ikuspegi feminista batetik. Hitzaldia galdu bazenuen edo berriro ikusi nahi baduzu, hemen duzu, azpitituluekin eta zeinu hizkuntzan. | |
Emakumeen Etxean |
Nerabeentzako Autodefentsa Feministarako taldea Urriak 26-27 asteburuan ikasturteari hasiera emango dio taldeak. Talde honek, indarkeria matxistak eta horiei aurre egiteko estrategiak identifikatzea du helburu, parteaideen jabetzea indartu eta haien arteko sareak eraikitzen dituzten bitartean.Kontsultatu datak eta animatu parte hartzera! | |
| |
| |
Berdintasun Elkargunea |
| |
Eta gainera... |
| |
Indarkeria matxistari aurre egiteko dantza tailerra Hipersexualizazioaz, genero-rolez eta gorputz-aniztasunaz hausnartzera gonbidatuko gaituzte, dantza eta ahizpatasuna sustatuz. 12 eta 20 urte bitarteko gazteentzat. Azaroaren 6, 13 eta 20. Egun bakar bat aukeratu behar da. | |
Solasaldia: "Menopausia eta sexualitatea" Klimaterioa menopausia aurreko eta osteko urteetan gertatzen den iragate-garaia da, eta estrogenoen ekoizpenean izaten diren aldaketei loturik dago.Aldaketa horiek maila fisikoan zein emozionalean adieraziko dira. Horiek ezagutzeak eta gutako bakoitzaren bizipen eta harremanetan duten eraginaz ohartzeak gure sexualitatea modu egokiagoan bizitzea ekarriko digu. | |
Solasaldia: "Menopausia eta loa" Menopausiaren sintomarik ohikoenetako bat loaren alterazioak dira. Posible al da ondo lo egitea menopausian? Zer lo-errutina eta ohitura izan behar ditugu gauean atseden hartzeko? | |
Solasaldia: "Menopausia eta elikadura" Menopausia aldaketa garrantzitsuen sasoia da emakumeontzat. Hitzaldi honetan gure gorputzak kontzienteki elikatzen ikasiko dugu itoaldiak, hantura edo insomnioa bezalako sintomak murrizten laguntzeko asmoz. | |
Solasaldia: "Menopausia eta pelbis zorua" Tabuak alde batera utzita, ikasiko duzu zer den zoru pelbikoa, nola eragiten dion menopausiaren esfera osoak gorputzaren eremu horri, baita sintoma askoren tratamendua ere. | |
| |
Zure harpidetzaren kudeaketa |
| |