"Nola txertatu genero-ikuspegia hizkuntza politikan? Lanerako marko baten proposamena" izeneko lan-proposamenaren aurkezpena eta egiaztatzea martxoaren 11n egingo da, 18:00etatik 20:30era, Oihaneder Euskal Etxean (Betolaza aretoa).
Otsailaren 26an, osteguna, 18:30ean, Oihaneder Euskara Etxean (Ortuño aretoa), José María Goenagak eta Jon Garañok egindako “80 egunean” filma ikusi ahalko duzue. Bai filma bai eztabaida euskaraz garatuko dira.
Lantegia apirilaren 18an eta 19an egingo da, Iparralde Gizarte Etxean. Larunbateko ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da; eta igandekoa, 10:00etatik 14:00etara. Izena emateko epea apirilaren 11n bukatuko da edo leku kopurua agortzen den arte
Alicia H. Puleok egindako "Ekofeminismoa, beste mundu bat posible delako" izeneko hitzaldiaren bideoa ikusteko moduan duzue. Hitzaldia otsailaren 11an egin zen.
Berdintasunerako Zerbitzuaren webgunean atal berria aurkituko duzu: IKUS-ENTZUNEZKO LIBURUTEGIA. Honen bidez feminismo eta berdintasunari buruzko egindako hitzaldien bideoak dituzue.