Vitoria-Gasteizko Udala

2024ko irailaren 30ean, astelehena

Berdintasun Zerbitzuko Aldizkaria- 2024ko urria

Gaztelanieraz sarbidea
eSCUELA

Jabetze Feministarako Eskola


Pales
Hitzaldia: Palestina es una cuestión feminista

Feminismoetatik begiratuko diogu Israel Palestinan gauzatzen ari den genozidioari, gerra-erregimena eta erregimen horri eusten dion genero-ordena elikatzen dituzten dinamika patriarkal, kolonial, militarista, ekozida eta inperialistak azalarazteko eta aztertzeko. Irene Zugastirekin.

Dokumentala: WikiEmakumeok. Wikimedia proiektuetan emakumeak ikusgai egiten

Wikiemakumeok DOnK dokumentalak ikusgai egiten du Wikipediako emakume editoreen talde prozesua, gizonen eta emakumeen biografien artean oreka egon dadin. Kontakizunak istorio bat ehuntzen du, emakumeen oharren eta biografien artean, Euskadiko hainbat herritako errealitatea islatuz.

Tailerra: Aingeruak eta neskameak: haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak

Zein izan daiteke bidea emakumeen eta umeen eskubideak defendatzeko haurdunaldi subrogatuaren aurrean, gorputz-autonomia errespetatzeko, ugalketa-merkatuen gosea frenatzeko eta punitibismoaren lokatzetan ez erortzeko? Errealitate globalizatu horri konponbide politiko egingarria aurkitzeko haurnartuko dugu.

bye
Zineforuma: Bye bye Tiberias

Hogei urte betetakoan, Palestinan bizi den Hiam Abbass-ek alde egingo du bere herritik, Europan aktore izateko ametsari segika. Gazako testigantzak izango ditugu, Mugarik Gabeko Medikuen eskutik.

Emakumeen Etxea


Etxea
Emakumeen Etxean topaguneak eta zerbitzuak martxan!

Zerbitzuak eta baliabideak berrabiarazi ditugu, hala nola Eleen Ganbara Liburutegia, etxeko eta zaintzako langileentzako aholkularitza soziolaborala edota talde eta kolektiboentzako aretoak lagatzeko zerbitzua. Halaber, Amen Artean taldea, Jatorri Anitzeko Emakumeen Bilgunea, Irakurle Klubak edota Wikikedadak eta bestelako Topaguneak ere berraktibatzen ditugu. Kontsultatu nobedadeak!

Talde Aholkularitza: Etxeko eta zaintzako langileen eskubideen materialen aurkezpena

Etxeko eta zaintzako langileei zuzendutako talde-aholkularitza. Zatoz eta eraman zure materialen karpeta!

Autodef
Nerabeentzako Autodefentsa Feministarako taldea

Urriak 26-27 asteburuan ikasturteari hasiera emango dio taldeak. Talde honek, indarkeria matxistak eta horiei aurre egiteko estrategiak identifikatzea du helburu, parteaideen jabetzea indartu eta haien arteko sareak eraikitzen dituzten bitartean.Kontsultatu datak eta animatu parte hartzera!

Eta gainera...


Expo
Urriak 3 12:30ean. "Berdintasunerako bide luzea: Euskadiko emakumeak XX. mendean" erakusketaren aurkezpena.

"Soy feminista; me avergonzaría de no serlo, porque creo que toda mujer que piensa debe sentir el deseo de colaborar, como persona, en la obra total de la cultura humana."MAEZTU, M. "Lo único que pedimos" La mujer moderna lanean, 1920, 169. orr.

Afgabo
Hitzaldia: Afganistán y las mujeres: crónica de un fracaso

Mónica Bernabé kazetaria, freelance modura diharduena, 8 urte baino gehiago bizi izan zen Afganistánen eta bi liburu argitaratu ditu herrialde hartaz. Urriaren 10ean, bere esperientzien berri emango digu, eta, era berean, azalduko digu zein den Afganistángo herritarren egoera, emakumeena bereziki.

instagram
Baita ere sare sozialetan!

Facebook, Twitter edo Instagram!

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org