Vitoria-Gasteizko Udala

2024ko irailaren 3an, asteartea

XIV Jabetze Feministarako Eskola

Gaztelanieraz sarbidea
eSCUELA

2024-2025 programazioa


Programazioa
Informazioa eta izen-emateak

Abian da Jabetze Feministarako Eskolaren XIV. edizioa, heteropatriarkatuaren aurka konspiratzen jarraitzeko, elkartzeko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko gonbita egiten diguten jarduerez betea. Izen-emate epea zabalik dago Webgunean, gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan.

Bewis
Inaugurazioa

Ikasturtea inauguratzeko Bewis de la Rosaren "Amor más que nunca" kontzertua izango dugu. Landa eremuko rap proposamen hau herriarekin lotuta dago, sustraian, tradizioa eta punkarrismoa berrikusteko helburuarekin. Irailaren 26an izango da, gonbidapen bitartez eta sarrerak agortu arte.

Ikerlanak
V. Ikerlan feministen lehiaketaren oinarriak

Proposamenak irailaren 30era arte aurkeztu eta maiatzera arte garatuko dira. Lehiaketak 4.800 euroko bi sari izango ditu, eta hautatutako proposamenak egiten dituzten pertsonei ikerketa-lanetan laguntzea aurreikusten da.

Hitzaldiak
Hitzaldiak, arte eszenikoak eta zineforumak

Memoria historikoa, indarkeria kirolean edo intersexualitateak bezalako gaiak jorratuko ditugu, besteak beste, Carme Guil, Miquel Missé edo Miren Llona hizlariekin. Irene Zugastirekin hasiko dugu zikoa Palestinaz hitz egiteko eta Bye bye Tiberias-ekin zabalduko dugu zineforuma. Susy Shock kontzertuan, Caro Bonillo eta Andrea Bazanekin... eta beste hainbat proposamen!

Prestakuntzak
Prestakuntzak eta irakurle klubak

Osasun mentala, zahartzea, antimilitarismoa, autodefentsa, Adimen Artifiziala, etxebizitza, maskulinitateak, migrazioa eta arrazismoaren aurkakoa... askotariko eta iraupen desberdineko hamaika ikastaro eskaintzen ditugu. Irakurketa-klubak ere kontsultatu eta begiratu aurtengo nobedadeak!

Feminismoan itzel
Feminismoan itzel

Eta umeek eta nerabeek jakingo balute mila modu daudela izateko? Eta kontatzen badiegu zer den feminismoa, txikitatik bizitza osoagoa eta genero-desberdintasunik gabea aldarrikatu dezaten? 18 urtetik beherakoentzako jarduerak kontsultatu: topaketak, tailerrak, antzerkia, ipuin-kontalariak…

instagram
Baita ere sare sozialetan!

Facebook, Twitter edo Instagram!

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org